Bizi !

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 7. kazeta! 

Azken txostenek bat egiten dute tokiko hautetsiek eta funtzionarioek erronka ekologikoetan formatzeko beharra dutela erratearekin, larrialdi klimatikoak behartzen dituen eraldaketetan lurraldeak inplikatzeko. Horregatik, Bizik 2. formakuntza-ziklo bat antolatzen du  aitzinean ditugun erronka ekologikoei buru egiteko hautetsi eta funtzionarioak tresnatzeko.

Begirale ekologikoek ere hautetsiekiko bilkurak segitzen dituzte azken hauek kargualdiaren bukaerarako neurriak bizkortzeko ekintza-plana martxan ezar dezaten, bereziki beren eskola-jantoki mailan neurriak hartuz. Baionaren ondotik, HIriburuk bere Herriko Etxeko taldea inplikatu du engaiamendu horretan.

Beren herrian inplikatu eta metamorfosi ekologikoa han aktibatu nahi duten herritarrei jarduteko gakoak emateko,  Biziren Klima Egonaldian (irailaren 12tik 15era) eta urriko Klima astean formakuntzak eskainiko ditugu.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.