Kargualdi erdian, herritar Begiraleek, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzentzat segituak diren 56 Herriko Etxeen aitzinatze mailari buruz bilana egin dute: ekintzak eskasak dira beren hedaduran eta beren erritmoan Behaketa horren ondotik, kasik 250 herritarrek beren Herriko etxea galdezkatu zuten azken honek galda ziezaion Euskal Elkargoari laguntza ekar zezan ekintza plan handi baten idazteko.
Aldi berean, plateren karbono aztarna murrizteko hainbat hilabetetan kanpaina eraman ondoren, Begiraleek lortu zuten astero jantokian bazkari begetarianoaren presentzia segurtatzea Ipar Euskal Herriko 30 Herriko Etxetako 5.000 haurrentzat: lehen garaipena klimaren eta haurren osasunarentzat!
Azkenik, Itunaren gaiei buruzko lehen formakuntza ziklotik landa, Bizik 2024rako hautetsi eta funtzionarioentzat 2. zikloa prestatzen du, haien beharrak biltzen dituen galdetegi baten erantzunetatik partituz.
Ipar Euskal Herriko jantokiek orain legea errespetatzen badute, astero menu begetarianoa eskainiz Begiraleen herritar mobilizazioaren ondorioz, oraino bada egiteko jantoki ekologikoagoak lortzeko. Izan ere, janariak gure karbono-aztarnaren 1⁄4 ordezkatzen du batez beste eta zinezko osasun- eta ekologia-erronkak badira animalia-produktu gutiago jatearekin baina kalitate hobekoak (tokiko laborantza herrikoi eta biologikotik etorriak).
2024an, Begirale ekologikoek jantokien menuak aztertzen segituko dute, Herriko Etxeak eta zerbitzu-emaileak animatzeko menu begetalagoak eskaintzen. Lehen seihilekoa trukaketak, informazioa eta sentsibilizazioa egiteko parada izanen da, egunean 200 otordu baino gehiago zerbitzatzen dituzten egituren betebehar baten inguruan: proteinak dibertsifikatzeko plan bat plantan ezartzea. Oraino usuegi gaizki ezagutua, ekintza-plan honek animalia-proteinen kuota murriztea eta landare-proteinena handitzea du helburu (ikusi Bazenekien?).
Horiek hola, Euskal Elkargoak rol garrantzitsua du Herriko Etxeekin betetzekoa, azken hauek beren jantokietako elikadura trantsizioan lagunduz. Bere 1. Lurralde Elikadura Proiektuaren ekintza ildoetarik arras faltan – EGAlim legea aurkeztu zuenean asteko menu begetarianoa arras desagerraraziz- gure elikadura orokorrean eta bereziki jantokiko menuetan, begetalizazio handiagoa izatea, hala ere, ekintza saihestezina da. Euskal Herria Burujabe ekimenean, gai horri buruzko mahai-inguruan, Isabelle Pargade Laborantza eta Elikadura sailetako lehendakariordeak bildu den beranta aitortu zuen eta Euskal Elkargoak Herriko Etxeei tresnak eskainiko dizkiela segurtatu.
2024an, alor hori izanen da Hitza Hitz batzordeak Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren ekintzei dagokienez Euskal Elkargoak martxan ezarri politika publikoen ebaluazioan aztertuko dituenetariko bat. Horrek erran nahi du Euskal Elkargoaren ekintzen bilakaeraren bilana eginen dela, bai elkargo mailako ekintzari dagokionez, bai tokiko eragileak, bereziki Herriko etxeak, laguntzeko ekintzei dagokienez.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.