Bizi !

Oraindik konfirmatzekoa den kultura demokratikoa

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Agintaldiko lehen urte honen bukaeran, Hitza Hitz batzordeak Itunaren sinatzaile diren hautetsiei (izan ditezen gehiengoan edo oposizioan) jarraipen-orri sorta bat bidali die, metamorfosiaren Itunak biltzen dituen arloetan ekintzen aitzinatzea baloratzeko. Begiraleen hainbat galde saiakeren ondotik (posta elektronikoz, telefonoz eta Herriko Etxeetan eginiko bilkurak) jarraituak diren 56 Herriko Etxeetarik 34ek erantzun dute, hau da, segituak diren Herriko Etxeen %61ak eta Ituna izenpetu duten %72k. Azpimarratzekoa: Donibane Lohizune da Ituna izenpetu ez duten herrietan jarraipen-orriei erantzuna eman dien bakarra. Hautetsiek eta funtzionarioek jarraipen desmartxan erakutsi lankidetzaren garrantzia agerian emateko xedez, Hitza Hitz batzordeak herrien kultura demokratikoaren maila estimatu du.

Maila hura 0-tik 4-rako puntutzean neurtua da, hautetsiek agintaldi hastapenean itzuli mezuelen kopuruaren arabera, lehen txosten horrentzat herriak erantzun zuen ala ez kontuan hartuz, eta erantzunen kalitatearen arabera (itzuli fitxen kopurua, erantzunen osotasuna eta zehaztasuna, ikertu adierazgailuen zenbatekoa). Bana beste 1,6ko punturekin, herri multzoaren kultura demokratikoa biziki ahula da oraino ; lehen txosten horri erantzun dioten herriena mekanikoki hobea da 2,3 punturekin bana beste. Hitza Hitz batzordeak Aiziritze herriaren parte hartze aktiboa azpimarratzen du: baliabide xumeekiko herria izanagatik, kultura demokratikoaren lehen saria irabazi du 4ko puntutzea lortu duen bakarra izanez. Herriek itzuli adierazgailu kopuru eskasak, izan zenbatekoan ala kalitatean, ez du ahalbidetu txosten horrentzat itzuli emaitzen tratatzea behar bezala. Baina Begiraleek urtean zehar jarraituko dute herriei dei egiten 2020ko datuak eman ditzaten, gutienik agintaldi hastapeneko egoeraren irudia ukaiteko xedez. Donibane Lohizunez kanpo, hiriek ez dituzte galdegiten zitzaizkien datu guziak bidali. Hau harrigarri da jakinez datu horiek denen onerako datuak direla eta «Loi pour une République numérique / Errepublika digitalaren aldeko legea» izeneko 2016ko legeak 3 500 biztanle baino gehiagoko herriak behartzen dituela datu horien linean ematera.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.