Bizi !

Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du

Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte.

Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine etorbidean, kolegioko zubian,  herriko zerbitzuek ezabatu zituzten bizikletendako bideko markak. Herritar horiek nahi zizkioten oroitarazi Louis Labadot herriko auzapezari Biziren Metamorfosi ekologikoaren, Itunaren sinatzaile gisa, hartutako engaiamenduak, baita legearen errespetua ere.

Izan ere, Herriko Etxeko 1. zinegotziak Ituna izenpetuz herriko bide guzietan bizikletendako egokitzeak aintzat hartzeko engaiamendua hartu zuen. Alta, aurreikusten dituen lehen lanak ez dira bizikleten aldeko egokitze batenak baizik eta bizikleta bide baten  ezabatzearenak. Nahiz eta Bizi Xiberoa, Biziren tokiko taldeak gutunak igorri dizkion Herriko Etxeari eta taldeak Herriko Etxearekin bilkura ukan duen, Herriko Etxeak bi noranzko bizikleten bidea (eta autoendako noranzko batekoa) bertan behera uzteko asmoa du, Alsace Lorraine etorbideko kolegioko zubian autoendako bi zentzuzko zirkulazioa berremateko. Alta, errepide horren hertsitasunak bizikleta bide guztiak desagertzea dakar. 

Hori horrela, herriko etxeko proiektu honek, hiriko bideak eraikitzeko edo berritzeko garaian bizikleta bideak garatzeko betebeharra ezartzen duen  eta Mugikortasuna Orientatzeko Legeak (LOM legeak) duela gutti berretsi duen  ingurumen kodearen L.228-2 artikulua ere urratzen du,

Legeak ere baieztatzen du mobilitatearen eskubidea, bereziki mobilitate aktiboaren eskubidea, eta hori, ez bakarrik hiriguneetan. “Xiberotarrek ere dretxoa dute segurtasunean bizikletez edo oinez mugitzeko behar diren antolaketen ukaitea, beren osagarria eta klima babesten dituen mugikortasun baten hautua eginez geroz” dio Marie-Christine Lagrange, BIziren bozeramaileak.

Zubiaren antolaketak hiri-erdiko giroa baretu eta ber-dinamizatu du; bidearen partekatze hobe bat lortuz oinezkoen, bizikletarien eta autoaren artean. Autoz 2 minuta irabazteko xedea duen gibela pausu hau zentzugabekeri klimatikoa da!

Hiri mailako antolaketa proiektu hau agertzen da, Frantses Estatuan martxoaren 17tik geroz nahasmendu klimatikoaren eguna gainditu delarik, eta data hortarik geroz Estatua, bankuarekin gertatzen den bezala, zilo klimatikoari esker bizi delarik. Estatu mailan den karbono neutraltasunaren helburuaren lortzea mehatxatua da tokiko engaiamendu klimatikoen ez errespetatzeaz eta frantses presidentziak Klimaren Aldeko Hiritar Hitzarmenarekiko zituen engaiamenduen ez errespetatzeaz. Ondorioz, Bizik, Klimaren aldeko funtsezko lege baten aldeko martxan, igande honetan, martxoaren 28an, 10:30ean, Angeluko Herriko Etxean, parte hartzeko deia luzatzen du.  

(1)  Estatu frantsesak, 2050eko karbono neutraltasunaren helburua lortzeko xedearekin urtero isurtzen ahal dituen berotegi efektuko gasen 2021 urteko kopurua jada gainditua du.

https://drive.google.com/file/d/1cAQWJflYXQXZSAULkgWT3W6320XlWEwS/view?usp=sharing