Bizi !

Martxoaren 7an, larunbatez: manifestaldi familial eta aldarrikatzailea

Manifestaldia
15:00 Baionako herriko etxean
Urrats ttipiak ez dira aski izanen,
Ituna, orain!

Martxoaren 7an, larunbatez, manifestaldi familial eta aldarrikatzailea

Manifestaldia arratsaldeko 3etan abiatuko da Baionako Herriko Etxetik eta Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko 7 tematikak aitzinean emanen ditugu hauteskundeak baino aste bat lehenago. Manifestaldia, Ipar Euskal Herrian gaindi antolatu den Herritar Martxaren ondotik iraganen da.

Karia horretara, gomitatuak zirezte zuen mezuen eta aldarrikapenen ekartzerat, eta, zuen alternatiben aitzinean emaiterat zuen pankarta, ikurrin eta banderolekin mobilizazioari dimentsio alai eta ludiko bat emaiteko!

Manfiestaldia eta gero Itunaren Besta iraganen da! Hitzordua, Tonneliers karrikan emana da: Taloak, matahamiak, ostatua, musika, hainbat animazio!

Manifestaldia arrakastatsua izan dadin esku ukaldi baten emaiteko, izen emaite orria: BENEVOLES-PACTE2020.BIZIMUGI.EU

Facebook-eko hitzordua, zabaltzekoa:

https://www.facebook.com/events/611011193023674/