Bizi !

Laborantza eta Elikadura biologikoak eta tokikoak

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Corrélation entre la consommation d’énergie et la viande.

BEGen isurketan lehen postua duen laborantzak toki garrantzitsu bat du Ipar Euskal Herrian, aberezaintza nagusi duen ekoizpen batekin. Kalitatezko bertze adar batzuk lurraldeko ekoizpenen inguruan eraiki badira ere, espezializazio honengatik elikadura autonomia oso apala da. Laborantza/elikadura tematikarendako batez besteko metamorfosia 0,2koa da 4ren gain, puntutzeak -0,3 eta 1,4en artean direlarik. Bakarrik Arrangoitze, Hendaia, Itsasu eta Makea heltzen dira arroltzearen 1. estadiora. Momentuz, inungo Herriko Etxek ez du estrategiarik garatu bere elikadura %100 etxalde ttikietakoa, biologikoa eta tokikoa izan dadin, eta EHEko Lurralde Elikadura Proiektua ez dute aipatzen. Erantzun duten herrien %23ak bakarrik ekintzak ezartzeko asmoa dutela dio, eta 19 herrik malus 11 . bat jaso dute, lurren desagerketa murrizteko helburu ahulegiak izateagatik. Hala ere, udalerrien arteko hirigintza dokumentuak garatzen ari dira horietarik ainitz.

BEHAKOA:
EGALIM LEGEA ETA ESKOLA KANTINEN KARBONO AZTARNA
 

Itunaren eta legearen errespetatzea eskola-jantokietan. Berde iluna: asteroko menu begetarianoa (0 = ez, 1 = bai, 2 = eguneroko aukera). Berde argia: EGalim legearen betetzea (0 = ez, 1 = bai, 2 = haratago)

Haien menuak ikusi izan ditugun 31 udalerrietarik, 15 ez dira EGalim legea errespetatzeko bidean, horietarik 6k ez dute beti astean behin menu begetariano bat proposatzen : Ahetze, Aiherra, Bidarte, Biriatu, Maule-Lextarre eta Senpere. Sara, Donibane Lohizune eta Mugerretik adierazi digute legeak aurreikusten duen ekoizkin biologikoen %20a baino gehiago erabiltzen dutela, baina gure begiraleek haien menuetan askoz gutiago ikusi dute.

Begiraleek goresmenak ematen dizkiete Arrangoitze eta Baionako herriei, bakarrak baitira egunero hautu begetariano bat proposatzen, Itunean hitzeman bezala. Kontra-intuitiboa badirudi ere, elikagai baten jatorriak karbono-eragin ttikiagoa du jaten dugun janari motak baino. Izan ere, garraioak zeresan ttikia du elikagai gehienen karbono-aztarnean, oihan-mozteen eta abereen hazkuntzaren (metanoa, ongarri nitrogenatuak eta isurketak) garrantziarekin alderatuta. Ikerketa baten arabera, haragi gorria eta esnekiak astean behin bakarrik ordezkatzeak oilaskoarekin, arrainarekin, arrautza edo barazkietan oinarritutako alternatiba batekin, karbono-aztarna murrizten du, elikadura guzia tokikoa izaiteak bezainbeste.

Évolutions vers une assiette équilibrée pour atteindre la neutralité carbone en 2050 d’après le scénario Afterres.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.