Bizi !

KASU <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f514.png" alt="🔔" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> Bil Ta Garbi

2023ko abenduaren 31n,  kolektibitateek lege-betebeharra izanen dute, bio-hondarkinen (elikagaien hondarkinen) jatorrian bereiztea plantan ematea, beren herritar guzientzat. Alta, biztanleen gehiengoak oraindik konposta egiteko aterabiderik ez duenez,  Ipar Euskal Herrian hondarkinen murrizketa eta tratamenduaz arduratzen den Bil Ta Garbi Sindikatuak ez dirudi ekintza planik aintzin ikusten duela, ezta helburu hori lortzeko aski baliabide.

Urtero, Frantses Estatuan, batez beste, 83 kg hondarkin organiko (edo bio-hondarkin) biztanleka zaborretara botatzen ditugu, horrek gure etxeko hondarkinen pizuaren ⅓ ordezkatzen du. Baina janari-hondarkinek ez dute deus egiteko gure zikinontzi beltzean. % 60 eta % 90 urez osatuak direnez, bio-hondarkinei balioa ematen ahal zaie, molde berezian, gehigarri kimikoei dugun dependentziari bukaera ematea eta lurren elikatzea  ahalbidetzen duen konposta egiteko. Bio-hondarkinen jatorrian bereizteak hondarkinen murrizketa handia ahalbidetzen ahal du eta kudeaketan ekonomien egitea.

Ipar Euskal Herrian, bio-hondarkinen jatorrian bereiztea bazterrerat emana izan da. 2014an Canopia (Baiona) eta Mendixka (Sarrikotapea) lantegiak martxan ezarriak izan direnetik geroz, etxeko eta iduriko hondarkinen tratamenduaz arduratzen den Bil Ta Garbi sindikatuak  Bereizketa Mekaniko-Biologikoaren (TMB) aterabidea lehenetsi du gure etxeko hondarkinen tratatzeko. Teknologia honen helburua beste hondarkinekin nahasiak izan eta gero bio-hondarkinak bereiztea da, konpost edo biogas moldean balioa emateko.

Biziki kario diren instalazio hauek hasieratik zalantzan ezarri dituzte Bizik eta CADEk, zikinontzi beltzeko beste hondarkin batzuekin kontaktuan izan den sorturiko konpostaren kalitate eskasaren gatik. Konpost honek Frantses Estatuko araua betetzen zuen, Europako araua baino askoz zorroztasun gutiago zuena, azken honek laborantza lurretan zabaltzea debekatzen baitu. Gainera, TMBen errentagarritasuna lortzen dituen etxeko hondarkinetan den materia organikoaren kantitateari lotuta da, eta hori jatorrian sailkatzea garatzeko eragozpen ekonomikoa da. Arrazoin horientzat Frantziako legediak aldaketak ezagutu ditu teknologia honen hedapenari arrasta ukaldi bat emateko, garrantzirik gabekoa bezala sailkatuz eta 2027rako hartarik ateratzen den konpostaren erabiltzea debekatuz.

Lehentasuna orain biohondarkinak jatorrian sailkatzea da, eta 2023ko abenduaren 31rako baitezpadakoa izanen da biztanleria osoarentzako.Ondorioz, Bil Ta Garbi sindikatuak eta hondarkinen bilketaz arduratzen den Euskal Elkargoak, erantzuna ekarri behar dute araudizko helburu honi:  biztanleen % 100ari hemendik 2023 urtearen bukaera arte, biohondarkinak sailkatzeko eta hauei balioa ematekoa aterabide bat emanez:

Tokiko konpostatze instalazio bat eskaintzea (banakakoa edo partekatua).  

• Bio-hondarkinen bilketa bereizia ezartzea eta balio emate bide bereziak garatzea (konpostatze industriala edo metanizazioa).

Hala ere, gaur egun helburutik urrun gira. Bil Ta Garbik bere azken jarduera-txostenean (2020koan) gaur egun etxe indibidualen % 43 etxeko konpostagailuz hornituak direla 2005az geroztik adierazten du. Eta partekaturiko  konpostagailuen aterabidea, apartamentuetan bizi diren pertsonentzat, hirurogei konpostagailu kolektibo inguru ezarriak, gehiago landua izaiten ahal litaike. Euskal Elkargoak ez du biohondarkinen bilketa bereizia egiteko gogorik agertu.

Anbizioak eta neurriek ez dute hor iduri gibelapen inportante horren berreskuratzeko: bio-hondarkinen jatorrian sailkatzea ez da batere ageri Klima Planaren ekintza-planean eta Bil Ta Garbik ez du helburu zifraturik ezartzen 2019tik aitzina konpostagailu kolektiboen garapenarentzat bere Hondakinen Prebentzio Programan.

Mobilizatuak diren baliabideei dagokienez, Bil Ta Garbik konpost arloko maisu bat badu 330.000 biztanleko eremu baten laguntzeko. Konparazio gisa, Pau Béarn Pyrénées hirigune elkargoak denbora osoz lanean ari den pertsona bat mobilizatzen du 10 aldiz hedadura ttipiagoa eta 2 aldiz biztanle guttiagoko duen lurralde batentzat.

Ipar Euskal Herria, ordea, aberatsa da tokiko eta hurbileko konpostatzearen garapenarekin engaiaturiko elkarte eta beren gain diren langileekin. Hamar bat gidari eta konpost arloko maisu badira, beraz, lurraldean. Baina kolektibitatearen laguntzarik gabe, zaila da beren desmartxa eskala handian zabaltzea.

Herri Elkargoak eta Bil Ta Garbi sindikatuak ekimen hauen uztartzen jakinen ote dutea eta, horrela, 2023ko abenduaren 31ko arauzko epemuga baino lehen herritarren esperantzei erantzunen beren bio-hondarkinen jatorrian sailkatzeko aterabide bat emanez?

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: