Bizi !

I. Metam’Or Trofeoen Ekitaldia: izendatuak diren herriak

Munduko herrialdeak Glasgown biltzen diren bitartean COP 26aren karietara, Bizik Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena argitaratzen du kargualdiek lehen urtea bukatu dutelarik:

Azaroaren 6an, larunbatez, 11:00etan. Chérubinots-en gelan, Chérubins-en karrikako 13., Baionan.

Herrien emaitza nagusiak ezagutaraziko dira eta herri «merezimendutsuenek» Metam’Or Trofeoa lortuko dute, metamorfosi ekologikoan ukan duten parte hartzea saritzeko.

Hona hemen izendatuak diren herrien zerrenda.

2021eko Métam’Or Trofeoetarako izendatuak:

Urrezko tximeleta : Metamorfosi ekologikoarekin engaiatuena den herria

Baiona, bere jantokietako menuen kalitate ekologikoarentzat.

Itsasu, laborantza-lurren artifizializazioa mugatzen duen bere hirigintza-politikagatik.

Uztaritze, tokiko moneta den Euskoaren garatzeko aitzindari gisa eta etengabean ekartzen duen laguntzagatik.

Urrezko ostruka : Larrialdi ekologikoaren aitzinean burua hondarrean gehienik sartu duen herria.

Kanbo, Marieniako lurrak «lagun»   lurraldearen elikadura burujabetzaren alde duen «parte hartzearentzat».

Mugerre, bere  politika boluntaristarentzat Tokiko Hirigintza Planan  betoiztatze arloan.

Donibane Lohizune, mugikortasun alternatiboari egin duen  ekarpen aktiboagatik Ilot Foch bere hiri-barneko aparkaleku proiektuarekin.

Urrezko karpa : Bere ekintzei buruz mutuenik egon den herria

Angelu, bere Herriko Etxeko aldizkariaren orrietatik kanpo herritarrei eskainitako elkortzeko-isiltasunarentzat.

Biarritze, bere urrezko isiltasunagatik ez bada bere zilarrezko hitzagatik.

Bokale, bere politika ekologikoaren konfidentzialtasunagatik .

Herriak hautatuak izan dira Begiraleek egin ebaluazioan lortutako puntuazioen arabera. Urrezko Tximeletarentzat, izendatuak izan dira, ez bortxaz arlo guzietan eredugarriak diren herriak, baizik eta metamorfosi ekologikoan, segituak diren beste 53 herriekin konparatuz, aitzinatuenak diren 3 herriak.

Beste Metam’Or Trofeoentzat, Hitza Hitz batzordeak erabaki du lehen urte honentzat hiri baten neurriko herriak bakarrik hautatzea (5000 biztanletik goiti direnak). Urrezko Ostruka kategoriarentzat izendatuak diren 3 herriak metamorfosi ekologikorako puntuazio apalena lortu dutenak dira. Azkenik, Urrezko Karpa kategorian kultura demokratikoan puntuazio apalena lortu duten 3 hiriak sartzen dira. Informazio gehiago, larunbatean, azaroaren 6an, 11:00etan.

Ekitaldia, deneri idekia, janari-mahai batekin bururatuko da. Metam’Or Trofeoen akademiaren antolaketa errexteko, aintzinetik milesker izena emateaz.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.