Bizi !

Euskal Herria : trantsizio energetikoak betea egiten du

Azken finean, Bizi!-k proposatu duen trantsizio energetikoaren ituna 81 herriko zerrendek izenpetu dute, 43 herri desberdinetakoak (Iparraldeko biztanlegoaren %91ari dagokio). Itunaren baitan hiriaren barreatzea, garraio mota alternatiboak, kontsumo energetikoak, tokiko zirkuitu laburrak, bio-ondarkinak etab… bezalako gaiak dira.

Izenpetzeko azken epea martxoaren 12an finkatua zen, karia hortara Uztaritzen antolatua izan zen Euskal Herria Trantsizioan gaualdia. Trantsizio energetikoaren desmartxa horren inguruan batu diren zerrendaburuen engaiamendu ofiziala eta kolektiboa agertokiratu zen. 200 pertsona baino gehiagok parte hartu du ekitaldian, sala abantxu sobera ttipia gertatu delarik. 54 zerrenda hurbildu dira – balentria hauteskunde garai hauetan -, izenpetzeen momentua izan da gaualdiko une garratzitsuenetakoa.

81 zerrenda izenpetzaileek beren ituna osatzen ahal dute martxoaren 15a larunbata gauerdi arte, Bizi!-ren klima-energia tresna kutxatik (https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/04/boite_a_outils_BIZI_V4_web-b.pdf) engaiamendu gehiago hartuz.

Martxoaren 16tik goiti Bizi!-k jakinaraziko du itunaren izenpetzaileak nor diren (eta izenpetu ez dutenak beraz), bakotxaren engaiamenduaren heina ezagutaraziz ere. Gainera, Bizi!-ren weborrian (https://bizimugi.eu/) deskubritzen ahalko dira engaiamenduen zerrendak, herriz herri. Engaiamendu desberdinen inguruko informazio kanpaina iraganen da lehen itzulia baino lehen, bainan ere bi itzulien artean.

Martxoaren 12 huntan hartu engaiamenduen segipen batzorde bat sortuko da herriko hauteskundeen biharamunean. Bertan parte hartu nahi dutenak oraidanik sartzen ahal dira harremanetan gurekin mail bat igorriz (info@bizimugi.eu).