Jukutria politikero miserableak, interes aurkakotasunak: aski da!
Euskal Herrian mugikortasun berri batetaz biziki arranguratuak giren herritarrek, EKAH-ren lehendakari berriak praktikan eman dituen jukutria arrunt politikeroak harriduraz beterik ikusten ditugu. Lehendakari berriak orain arte STACBA edo Hiriguneko Garraioen Sindikatuko lehendakaria zen Jean-René Echegaray kanporatu du haren tokia hartzeko.
Ustekabeko gertakari hau, tamalez, ez da hirigune honetan nahasmendu klimatikoaren ardura duten berotegi efektuzko gasen gehiengoa garraioari lotua delarik plantan eman behar litaiken baitezpadako mugikortasun politika alternatibo bati lotua hots ez da funtsezko arrazoinetan oinarritua. Euskal Herri Elkargoa bezalako HELEP bakarraren alde izaiteaz erredun den Baionako auzapezaren kontrako kontu zuritze txar baten aintzinean gira.
Ikuskizun pena egingarri honen beste gertaldi bat: eskaintza deialdien batzordearen buruzagitza zuen Alain Lacassagne-ek, ustelkeriaren kontrako borrokan eta politikan etikaren alde ari den Anticor elkartean duen engaiamenduarentzat ezagutua denak, ordaindu ditu ere HELEP-aren aldeko dituen konbentzimenduak, Euskal Herri HELEP-aren aurkari amorratua den eta Gaston Flosse bazter harrotzaile famatuak « lagun » gisa kontsideratzen zuen Jean-Pierre Laflaquière-etaz ordezkatua izanez.
Klimaren, kutsadura guttiago duen airearen eta bide guttiago galkatuen defendatzaileentzat berri txarra da jakitea garraioen sindikatuaren lehendakaritzarat heltzen dela garraio kolektiboen arloan argiki boluntarismo guttiago erakusten duen hautetsi bat. Interes kolektiboa, politikero gerlen eta maila ttipiko mendeku txarrentzat sakrifikatzen duen hautetsi batek eskaini ikuskizunak kezka bakarrik ekartzen ahal digu hautetsi honek mugikortasun jasangarriari buruzko txostena norabide onean gidatzeko dituen gaitasunei dagokionez.
Garraioen sindikatuaren lehen Lehendakari-Ordea hunkitzen duen interes aurkakotasunaz, hitz bat ere ez:
Gure kezka oraino gehiago indartua da ondorengo arrazionaren gatik. EKAH-ren gaur egungo bulegoaren xedea zinez interes kolektiboak balu gidatzen, STACBA edo Garraioen Sindikatuko bulegoaren osaketaren aldaketan ez zen baitezpadakoa zen aldaketa huts eginen.
Alabainan, duela doi doia zonbait egun, Sud-Ouest egunkariaren martxoaren 16ko elkarrizketa batean, gaur egungo STACBA-ko lehen Lehendakari-Ordeak, Philippe Neys jaunak, publikoki adierazi du Euskal Herriarentzat HELEP bakar baten printzipioaren kontra dela, aintzinean emanez gaur egun EKAH-k (+Hiriburu eta Tarnos-ek) lortzen duten garraio ordaintze zerga hedatuko zela 10 langile baino gehiago dituzten lurralde osoko enpreser.
Nola ulertzen ahal da lurralde osoa zerbitzatu behar lukeen garraio kolektibo sare eraginkorraren bultzatzaile sutsua izan behar lukeen hautetsiak hola borrokatzea xede horren lortzeko medioak! STACBA mailan duen ardurak behar luke eraman lehendakari orde hori diskurtso arduratsuago batzuren ukaiterat eta ofentsiboagoak ere lurralde osoan eraikitzeko garraio sare bat 21. mendeari egokitua!
Nola ez pentsatu zerga ordaintzaile bilaka litaizken enpresei buruz erakutsitako arta edo maina ez dela jiten hautetsi horrek duen tokiko MEDEF-aren lehendakari arduratik? Nola ez pentsa hautetsi enpresa buru horren iritzian,
Arrangoitzen duen enpresak egoera gaur egun bezala egoiten bada garraio ordaintze zerga ez duelarik pagatuko, ez dela eraginik izanen? Nola ez ondorioztatu hautetsi horrek duen interes aurkakotasunak ez duela eramaiten bere hautetsi karguak inposatzen dizkion erresalbuen ahantz arazterat ?
Nahasmendu hori ezin onartuzkoa da. Hautetsi izaiteak interes orokorraren alde lan egiterat eraman behar du eta horrentzat bakarrik, eta ez errotik partikularrak diren interesen alde arizaiterat. Garraioen Sindikatuko lehen Lehendakaritza Ordearen karguaren kentzeak, Neys jaunari parada emanen zion MEDEF-aren izenean bakarrik hitz egietarat, eta horrek lagunduko zuen eztabaidaren argitzea.
Bizi!k Hiriguneko Garraioen sindikatuko lehendakari berriari nahi du ozenki adierazi kezkatuak girela giro kaltekor horretaz. Kezkatuak gira EKAH-ko politikak garraioaren arloan serioski ttipitzeko dituzten arriskuetaz eta horrek aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan ukan behar lituzken ondorioetaz. Bereziki erne eta erreaktibo izanen gira datozen hilabeteetan EKAHn eta Euskal Herrian mugikortasun jasangarriarekin harremanana ukanen duten eboluzio eta erabakiei buruz.