Bizi !

Bizi !-k zentzu bikoitzeko bizikleta bidea antolatuko du Biarritzeko Mazagran karrikan

Ekainaren 5ean, konkretuki bidean eman dezagun trantsizio energetikoa!

Urte bat iragan da Biarritzeko herriko etxeak, bizikleta bideen antolaketaren alde -Bizi Kleta kanpainaren ondorioz- hartu engaiamenduaren ondotik, eta ez da deus eginik! Bizi !-k erabaki du beraz bere kabuz lehen obrak burutzea eta B.A.B.-ko bizikletariak deitzen ditu ekainaren 5ean, asteazkenarekin, Clémenceau plazara hurbiltzera 19:00etarako, mundu osoan ospatuko den ingurumenaren egunaren karietara.

2013ko ekainaren 5ean, asteazkenarekin, elkarte ekologikoak B.A.B.-ko bizikletari guziei deia zabaltzen die zentzu bikoitzeko bizikleta bide bat sortzeko Biarritzeko hiri barneko bihotzean den Mazagran karrikan.

Bizi !-k honela erakutsi nahi du antolaketa egin erraza eta merkea dela. «  Mazagraneko zentzu bikoitzeko bizikleta bidea berehala burutu daiteke eta haren interesa agerikoa da. Bizikletarien zirkulazioa erraztuko du Biarritzen, zentzu bakarreko karrika ugari baitago bertan. » dio Eric Lecoutre, Bizi !-ko bozeramaleak.

Baina klima berotzearen aurkako borrokako ekintza sinboliko bat da horrela eramana izanen mundu osoan ospatuko den ingurumen egun horren karietara. Baiona-Angelu-Biarritze hirigunean, berotegi efektuzko gasen isurketaren erdia baino gehiago, pertsonen garraioari lotua zaio, gehienik bakarkako autoan eta usu tarte laburretan: premiazkoa da alternatibak bizilagunei proposatzea. Bizikleta bideak Biarritzen eta beste lekuetan antolatuz, errazagoa izanen da egunero bizikletan ibiltzea, hau baita zentzuzko alternatiba ekonomiko, ekologiko eta osasunerako onuragarria.


Trantsizio energetikoari buruzko eztabaida eramaten den une honetan, urte bat herriko etxeko hauteskundeak aitzin, sekula baino gehiago ditugu herriko eta herrien arteko politika anbiziotsuak eskatu behar soiltasun energetiko eta klima aldaketaren aurkako borroka mailan.

Denak zuen bizikletekin Biarritzeko Clémenceau plazara,  Ekainaren 5ean, asteazkenarekin 19:00etan !

(Baiona : abiatze kolektiboa 18:15tan Bizi!-ren egoitzaren aintzinean

Angelu : hitzordua 18:30tan Baionako etorbidean Maitre Kanter Tabernaren parean

Xehetasunak 05 59 25 65 52 edo info@bizimugi.eu )