Bizi !

Begirale ekologiko gisa ekiteko 2.aukera

Bigarren konfinamendua hasten dugula eta, lehen konfinamenduaren garaian deitua zen “ondoko mundua” ez da oraino etorri. Alta “klima aldaketaren eta bioaniztasunaren galtzearen iturri diren ber jende aktibitateak dira pandemia arriskuaren sortzaile, aktibitate horiek ingurumenarekiko dituzten ondorioak direla medio”  ber bidean jarraitzen baldin badugu pandemiak usuago eta bortitzago agertuko direla dion IPBES-aren arabera.

Eraldaketa sakon bat iragan behar baldin bada eskala guzietan, Estatu mailako inertziari aurre egiteko, tokiko eskala (herriko etxe eta hirigune elkargo mailakoa) tresna eskuragarri eta eraginkorra da ekiteko prest diren  herritarrentzat. Ipar Euskal Herrian 46 Herriko Etxe engaiatu dira lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde ekitera eta Hitza Hitz lan taldearen begiraleak lanean ari dira ekintzek, eman hitzarekin, bat egin dezaten. 30 bat pertsona jadanik lanean hasi dira baina lan taldeak oraino indartzeko beharra badu hainbat herritan: klika hemen gurekin batera ekiteko.  

Klika karta honetan Herriko Etxeetan begirale ekologikoen mailan beharrak zein diren ezagutzeko.

Begirale ekologikoek, beren sentsibilitate mailaren bidez, beren ekosistemaren aldaketak molde goiztiarran adierazteko gaitasuna dute. Sagarroiak begiraleak dira, eta haren gisara, Hitza Hitzen begiraleek beren herriko etxeen ekosisteman ekarpena egiten ahalko dute, laguntzaile gisa beren herriko etxeak metamorfosi ekologikoaren alde ekiten duelarik, edo beren xixtak erabiliz beren bizilekua babesteko,  azken hau herriko etxeen norabideak arriskuan ezartzen badu.

Begirale ekologiko gisa, ekiten ahal dut:

  • Ituna izenpetzen duen ene herriak bere engaiamenduak errespetatzen dituela segurtatzeko
  • Ituna oraino izenpetu ez duen ene herriko etxearen animatzeko lurralde metamorfosi dinamikan sar dadin hura ere
  • Klima suntsitzaileak diren ene herriko etxeko proiektuei buruz adi egoiteko, haien desmasien saihesteko,

Ene baitan lo den sagarroia iratzartzen dut,  Hitza Hitz lan taldeko begirale ekologikoei juntatzen naiz: https://comitehitzahitz.typeform.com/to/kPpRwQLf.

Informazio gehiagorentzat, idatz hitzahitz@bizimugi.eu helbidera.