Bizi !

3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz

Zuzendariarekin ukan elkarrizketatik landa kanguruak bankutik ateratzen dira

Baiona:

3 kanguru errezebituak izan dira
Société Générale-eko eskualde zuzendariataz

Zuzendariarekin ukan elkarrizketatik landa kanguruak bankutik ateratzen dira

Asteazken honetan, maiatzaren 14an, 14:30tan, Baionan, Bizi!ko 3 militante, kanguruz jauntziak zirelarik, sartu dira Société Générale-eko eskualdeko zuzendaritzaren egoitzan eta bertako zuzendariataz errezebituak izaitea galdatu dute.

Azken honek onartu du galdea eta 3 militanteekin 20 minutaz egon da elgarrizketan. Kanguruek eskaini diote bumeran haundi bat non irakurtzen ahal zen “Igorleari itzultzea / Alpha Coal geldi” bai eta ere gutun bat (ikus loturik) non esplikatua zen horrelako opari baten sentsua, gutun hori Oudéa Jaunari, Société Générale-eko Zuzendari Nagusiari, zuzendua zelarik ere.

Gutunak salatzen zuen Société Générale-ek Australian kokatzen den Alpha Coal proiektuari ekartzen dion babesa, jakinez proiektu hori egiazko bonba klimatiko bat dela, eta horrez gain munduko ekosistemarik aberatsenetakoa den Koralezko Hesi Handia mehatxatzen duela.

Ber momentoan, banketxearen kanpoko aldean, Bizi!ko militanteek banketxearen aitzinaldea “Igorleari itzultzea” kanpainaren afitxa batzurekin estaltzen zuten. Kanpaina horren karietarat, Bizi! euskal mugimendu altermundialistak jakinarazten du maiatzaren 21aren eta ekainaren 5aren artean, Société Générale-aren eskualdeko egoitzaren aintzinean 1,8 tona ikatzen botatzeko xedea. Ikus ekintza hori aipatzen eta esplikatzen duen 3 minutako bideoa hemen: http://youtu.be/VFfz6xGfN8I. Beste militante batzuk banderola bat atxikitzen zuten non irakurtzen ahal zen “Société Générale = Klimaren ehorzlea! Alpha Coal geldi dezagun!”

Crowdfunding kanpaina bat ere martxan da maiatzaren 20a aintzin, ekintza eta kanpaina honen finantzatzeko beharrezkoak diren 3 800 €-ren biltzeko:bizimugi.eu/stop-alpha-coal/eu/

Kopuruaren %50a jada bildua izan da gaur arte.

Vaquie zuzendari jauna engaiatu delarik lortu duen mezuaren pasarazterat, Kanguruak banketxetik atera dira eta jakinarazi dute ostegun honetan, maiatzaren 15an, Julien Vincent, Alpha Coal proiektuaren kontra engaiatua den australiar aktibista eta Lucie Pinson , Amis de la Terre-France-en bankuen gaian berezitua, Baionan izanen direla.

3 kanguruak Société Générale-erat heltzen dira beren bumeranarekin3 kanguruak fite igotzen dira eskualde zuzendariaren bulegoruntz3 kanguruak mintzatzen dira eskualde zuzendariarekin. Honek onartzen du kanguruen errezebitzerat bere bulegoanHan artean, Bizi!ko militanteek bankua berriz apaintzen duteSociété Générale, klimaren ehorzlea dion banderola1,8 tona ikatz Société Générale-aren gainerat kanpainaren afitxakZuzendariarekin ukan elkarrizketatik landa kanguruak bankutik ateratzen diraKanguruak Société Générale-etik ateratzen diraPrentsaurreko bat inprobisatzen ari daKanguruek prentsaurreko bat inprobisatzen dute banketxearen aintzineanPrentsaurreko inprobisatua