Bizi Mugimendua

2026ko Ituna – Klimaren eta euskal herriko biztanleen alde

Biziko Hitza Hitz batzordeak Euskal Herriko klimaren eta biztanleen aldeko 2026ko Ituna aurkezten du gaur: 19 neurri ekologiko eta sozialak, 2026ko herriko bozetan zein elkargokoetan aurkezten diren zerrenden egitarauentzat. Ekarpenei irekia den bertsioan proposatua  da, iraileko sartzean, bertsio aberastuaren plazaratzeko xedearekin.

IPCC erakundearen azken txostenaren arabera, etorkizun erresiliente eta bizigarria gure helmenean dugu oraindik, “hamarkada kritiko” honetan berotegi efektuko gasen isurketa handizki, laster eta modu iraunkorrean murrizten badugu. Helburu horren kausitzeko, tokiko mailan ekitea ezinbestekoa da.

Toki-kolektibitateak berotegi-efektuko gasen isurpenen %15aren erantzule zuzenak dira, eta zeharka, isurien %50arena. Alta, ekintza-palanken %75a haien esku da. 2026ko Herriko Etxeetako eta Elkargo mailako hauteskundeek, beraz, lurralde jasangarri baten bai eta solidarioago baten eraikitzeko, erronka nagusia ordezkatzen dute.  

Eskuin muturraren gorakada, Ipar Euskal Herrian, frantses Estatu osoan bezala, bizi mailaren ahultzeak, desberdintasunen gorakadak eta ez kontsideratua izaitetik sortu mespretxu eta haserre sentimenduak elikatzen dute. “Tokiko hautetsiek kartak eskutan dituzte frogatzeko, justizia soziala gogoan, politika ekologikoek biztanleen eguneroko bizitza hobetu dezaketela. azpimarratu du Lilas Dinclaux Biziko bozeramaileak.

Gogo horrekin da sortu Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna. Hautagai zerrenden anbizio ekologikoa emendatzeko xedea du. Herritarrak lagunduko ditu herrien boterearen neurria hartzen eta kontzientziaz bozkatzen.

Klimaren eta Ipar Euskal Herriko biztanleen aldeko Ituna 19 neurriz osatua da  eta 6 arlotan (Bizilekua egokitu, Elikatu, Mugitu, Ekonomia birtokiratu, Energiari menpekotasuna ttipitu eta Ekiteko baliabideak hartu) banatua da. Neurria zehazten duen fitxa bakoitzak Herriko Etxe mailan (herrixkentzat, herrientzat eta hirientzat eskakizun maila bereiziz) eta elkargo mailan plantan emanen diren ekintza bereziak zehazten ditu.

Neurri bakoitzarekin doazen fitxa hauek lehen bertsioan proposatuak dira, behin betikoa ez den bertsioan, eta Herriko Etxeen, hautagai-zerrenden nahiz tokiko eragileen iruzkin, proposamen eta kritika guziei irekiak dira, elkarlanean, irailean ikasturtearen hasieran banatuko den bertsio aberastu eta sendotuaren eraikitzeko asmoz.

Elkarteak zerrendei deia luzatzen die 2026ko Ituna oraindanik balia dezaten larrialdi ekologikoari buru egiteko eraikitzeko.

Eduki guziak eskuragarri dira eta  webgune dedikatu huntan deskarga daitezke: ituna2026.bizimugi.eu

Informazio gehiago loturik den Prentsa Txostenean.