Michel Veunac: Biarritzeko auzapeza eta Garraio publikoen sindikatu mistoko lehendakari ohia: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/Tract-Fin3.pdf
Larunbat honetan, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena »ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin dun ezin sinetsizko trikun-trakunarentzat. Alabainan, Ingurumenaren Grenelle-ari saldu ondoren proiektu anbiziotsu bat Biarritzeko hirian autobusendako berezitua den bide batekin, eta horrela usaian ez bezalako diru laguntza inportantea lortuz Trambus proiektuarentzat, Michel Veunac Jaunak lortu du azken honen aurrekontuarekin, autoendako bakarrik diren hainbat bide osoki arraberritzen. Ez da autobusendako berezitua den bide bakar bat eraikia izan Europako biribilgunetik kanpo: zer balentria!
Hainbat hiritan, bihurgune argi bat hartua izan da mugikortasun eztiei toki gehiago eskaintzeko eta horren bidez berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzeko. Egunez egun, dena autoari eskaintzen dion garaiak eremuak galtzen ditu. Baina, Michel Veunac-ek ez du hori hola ikusten. Europako biribilgunean egin duen hitz hartzean, hitzeman du bere datorren agintaldian, segituko duela errekor berri batzu gainditzen, erridikuluaren arloan: bizikleta bide baten sortzea 3,57m-koa, 2 post-it-etan aurkezten ahalko den bizikletaren aldeko plan bat, autokidetzarako aparkaleku bat, toki batekoa, etab.
Gaur, sekulan baino gehiago, hautetsien beharra badugu. Ez b akarrik, nahasmendu klimatikoaren gelditzeko engaiatzen direnen beharra, baizik eta bereziki, beren engaiamenduak gauzatzen dituzten, eta, trantsizioarentzat diren diruak behar bezala erabiltzen dituzten hautetsien beharra.
Bizik gomitatzen ditu zerrendak engaiatzerat bide horretan, Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna izenpetuz. Itun horrek 7 neurri aurkezten ditu, haietarik batek tokialdatze jasangarria hunkitzen duelarik. Bozkatu aitzin, herritarrek egiaztatzen ahal dute ea zerrenda Itunarekin engaiatu denez. Zeren aurten, inoiz baino gehiago, ekologia ezin da detaile bat izan Herriko Etxeetako programentzat.
Itun honen zabaltzeko Martxa handi bat antolatua da, martxoaren 2tik, 7ra, astelehenetik larunbatera, Ipar Euskal Herrian zehar. Mauletik, Baionara, Martxa hau Biarritzen pasatuko da ostiralean, martxoaren 6an, bertan garraioen eta mugikortasunaren gaiak aipatuak izanen direlarik. Egun hortan, Trambusaren ibilbidean ibiliko gira, argi uzteko Ingurumenaren Grenelle-eko eskaintza deialdian zer aintzin ikusia zen. Topa gaitezen, ostiralean, martxoaren 6an,18:00etan, Aguiléra aitzinean, denak elkarrekin ibiltzeko eta datozen hautetsiei ulertarazteko engaiamendu zehatz bat itxoiten dugula haien partez.