Bizi Mugimendua

Webguneak, Herriko bozetako kanpainan, Ipar Euskal Herrian

 Historia:

  • 2026/03/10ean: Angeluko zerrendak, Anglet se pense ici / Hemen Angelu, zehaztapen batzuk ekarri ditu; horien ondorioz, “Heltze erraztasun Adierazpena” eta “Gai Digitala” irizpideak eguneratu dira.

2026ko Herriko bozetako kanpainaren testuinguruan, Ipar Euskal Herrian, Bizi! mugimenduko talde digitalak hautagai zerrenden “digitalari” buruzko jarrerak aztertu ditu.

Azterketa hau ez da ez osoa ezta zientifikoa ere; militante-laguntzaile lanari esker egina da.

Helburua ez da sailkapen bat egitea, baizik eta Digital Arduratsuari loturiko irizpide batzuen arabera jarrerak seinalatzea. Irizpide horiek Institut du Numérique Responsable (INR) erakundeak definitu ditu. Nahiz eta gai hau Herriko bozetako kanpainan oraino bigarren mailakoa izan, garrantzitsua iruditzen zaigu aipatzea, hautetsi bilakatuko direnek beren kargualdia betetzean gai horiekin topo eginen  baitute.

Azterketa identifikatu ahal izan ditugun kanpainarako webguneetan soilik oinarritzen da. Gero eta zerrenda gehiagok sare sozialetan egiten dute kanpaina (bereziki Facebook eta Instagramen). Ez dugu giza eta baliabide tekniko aski eremu hori azterketan sartzeko.

Azterketaren eremua  Euskal Elkargoko 3.500 biztanletik gorako Herriko Etxeetako hautagai zerrendek osatazen dute; orotara 17 hirik.

Metodoa zerrenda hautagaien webguneen eta programa digitalen azterketan oinarritzen da.

Emaitzak irakurgarriago egiteko, azterturiko puntu bakoitzak hiru balio posible ditu: egokia (berdea), sendotzekoa (iranja), ez-egokia (gorria)

Emaitza hauek azterturiko zerrenda guziei ere bidaltzen zaizkie, posta elektroniko bidez identifikagarriak badira, eta Bizi! prest da haiekin trukatzeko.

Hara, azterturiko puntuak eta balorazio irizpideak

  • Ostatatzaile: ostatatzailearen nazionalitatea, burujabetza digitalarekin lotua
    • Frantzia, Hego Euskal Herria edo ostatatzaile arduratsua: berdea
    • EB: laranja
    • EBtik kanpo edo zehaztu gabe: gorria

  • Karbono aztarna: hasiera-orriaren pisua, soiltasun digitalaren ikuspegitik (http://websitecarbon.com/)
    • A+-etik – B-arte: berdea
    • C-tik – D-arte: iranja
    • E-tik – F-arte: gorria

  • DBAO (Datuak Babesteko Araudi Orokorra): datu pertsonalen babesari buruzko betebeharrak
    • Informazioa presente: berdea
    • Informazioa falta: gorria

  • Cookieak: pribatutasunaren errespetua, Ghostery nabigatzaile-luzapenaren bidez. Cookie ez teknikoen agerian emaitea identifikatua.
    • Cookierik ez: berdea
    • Cookie teknikoak (audientzia, letra-tipoak, media…): iranja
    • Profilatzeko cookieak (Facebook, Amazon…): gorria

  • Sare sozialak: X sarean presentzia. Sare sozialen lehen letraren aitzinean emaitea erabilia. 
    • X-en ez da: berdea
    • X-en da: gorria
  • Heltze erraztasun adierazpena: digitalaren arloan heltze erraztasunari buruzko araudiaren arabera (nahiz eta kasu honetan ez den baitezpadakoa)
    • Orri dedikatua: berdea
    • Orri dedikaturik ez: gorria
  • Heltze erraztasunaren mini-audit automatikoa: RGAAren test automatizagarrietan oinarrituriko tresna (http://wave.webaim.org). Hasiera-orriaren analisia. Akats kopuruen aitzinean ematea.
    • 5 aktas baino gutiago: berdea
    • 6 eta 20 arteko akatsak: iranja
    • 20 baino gehiago: gorria
  • Euskara: eduki nagusiak euskaraz eskuragarri
    • Eskuragarri: berdea
    • Ez eskuragarri: gorria
  • Idazkera inklusiboa: genero markarik gabeko edukiak (idazkera epizenoa, puntu erdikoa, formulazio ez-generodunak)
    • Ez-generoduna: berdea
    • Generoduna: gorria
  • Gai digitala: zerrendaren programan digitalari buruzko aipamena
    • Landua: berdea
    • Aipatua: iranja
    • Ez da: gorria

48 zerrenda identifikatu ditugu, eta horietatik 26k kanpainarako webgune propioa sortu dute. Ikusten da, gainera, euskarri digitalen erabilera sare sozialetara mugitzen ari dela.

Zein ondorio puntu bakoitzean (26 zerrendetan)?

Zein ondorio orokor atera daitezke?


Loturik: emaitzen laburpen-taula

Bizi! mugimenduko Digitala lan-taldea

numerique@bizimugi.eu