Bizi Mugimendua

Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunaren lehen urteko ekintzentzat laguntza-kit-a

29 Herriko Etxeak Klima eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunarekin bat egin dute. Engaiamenduetatik ekintza zehatzetara pasatzea errexteko, Herriko Etxe bakoitzaren giza, finantza eta baliabide teknikoen arabera, Bizik kargualdiaren lehen urtean plantan eman behar diren ekintzendako laguntza-kit-a proposatzen du.

– Lehen fitxek, kargualdiaren lehen urtean (2027ko udaberria arte) Herriko Etxe eta elkargo mailan gauzatu behar diren 2026ko Itunaren ekintzak laburbiltzen dituzte. Ekintzarik errexenak parada onak dira kargualdiaren hasieran esperientzia hartzeko. Aldi berean, ekintza egituratzaileagoak eta zorrotzagoak ere lehen urtetik abiatu behar dira, oinarri sendoak plantan emateko eta kargualdian zehar gainerako ekintzen gauzatzea errexteko.

– Fitxa horien azken zutabeetan, beharrezko laguntza eta aditu-ezagutzak lortzeko baliabideak aurkituko dituzue, baita inspirazio iturri diren adibide batzuk ere.

– Azken bi fitxetan, laguntza ekartzen ahal dizuten tokiko profesionalak, independenteak eta azterketa-bulegoak zerrendatzen dira, baita Itunean agertzen diren proposamen edo tresna batzu sortu  dituzten egiturak ere. Aurkitegi hau Ituna sinatu duten herriei bereziki proposatzen zaie. 

Le Pacte pour le climat et les habitant-es du Pays Basque est à retrouver dans sa version complète ici : https://pacte2026.bizimugi.eu/wp-content/uploads/2026/02/pacte_2026_version-longue.pdf