Bizi !

Txirrindulari buruzko politika Miarritzen: oztopo bat gainditu da

Action Bizi au salon de l'Auto de Biarritz



Miarritzek luzaz txirrindulari ateak hetsi dizkio. 2011ko urtearen bukaeran 3 hilabeteko kanpaina eraman ondoren, eredugarria izan den herritar mobilizazio batek lortu du untsa errotua zen oztopo baten gainditzea.

Miarritzeko Autoaren Saloinan ekintza, biztanleenganako informazio kanpaina, Bizi! Kleta kanpaina, non, abenduaren 3an, Aldaketa Klimatikoari buruzko Durban-eko Gailurraren karietara, sinbolikoki txirrindula bat eskainia izan den Miarritzeko auzapezari: 2011ko azken hiruhilekoan Miarritzen txirrindulari buruzko politika baten aldeko mobilizazioa ondorioak lortzen hasi da. Txirrindularendako lehen antolaketak datozen hilabeteetan agertuko dira Miarritzen: (www.sudouest.fr/2012/01/31/le-velo-trace-sa-route-620124-631.php).

Horrek erakusten du, beste behin, herritar mobilizazioak egoera aldatzen ahal duela.
Cliquez ici pour lire la suite de l’article et voir la suite des photos:
[:]

Actions quotidiennes et symboliques de Bizi à Biarritz fin 2011


«Kontent gira ikusteaz azkenean txirrindularien botzak oihartzun baikor bat ukan duela auzapezaren gandik. Lehen garaipen bat da txirrindularen erabiltzaile guzientzat !» adierazi du Bizi!ren ordezkari den Iban Grossier jaunak «Hala ere, errealista izan behar da. Txirrindula bide baten tindatzerat bidean eta bide seinale batzuren ezartzea ez da aski izanen Miarritzeko txirrindula bidaia guzientzat segurtasuna ekartzeko». Berriz ere Bizi!k azpimarratzen du hirian txirrindularen erabilpena garatzeko behar direla egiazko txirrindula bideak, bereziki haurrei ikastetxetarat txirrindulaz segurtasun osoan joaitea ahalbidetzen dutenak. «Arreta haundirekin segituko ditugu lehen antolaketa horiek bai eta ere txirrindulentzat bi norabideetako bideen esperimentazioa». Hôtel du Palais eta Mazagran karrikaren artean den eremuaren auto zirkulazioari hilabetean igande goiz batez hesteari dagokionez, Bizi !k espero du horrek aurre ikusten duela 30 km orduko zona gune zabal baten plantan emaitea, edo berdin 20 km/o topa gune baten sortzea hiri erdi gune zabalean, non autoak duen toki nagusia azkenean zalantzan ezarria izanen den.

Rassemblement Bizi devant la mairie de Biarritz



Bizi offre une bicyclette au Sénateur-Maire de Biarritz M. Borotra



Eta hori guziarekin… autobusa zertan da?

Bizi! mugimenduak nahi du adierazi kezkatua dela autobusei buruz Miarritzeko Herriko Etxeak dituen xedeetaz. Hala nola, badirudi hiri erdian garraio publikoaren eskaintza zerbitzuak ez direla bermatuak izanen autobusentzat bakarrik litaizken bideen bidez. «Autobusari dagokionez, adi egonen gira, eta hurbiletik segituko dugu Miarritzeko Herria modernitatean sartzen deden ala ez, hiri erdigunearen garrio zerbitzuak segurtatuz, beretzat bakarrik izanen duen bidean ibiliko den zerbitzu maila haundiko autobus baten bidez. Bizi!rentzat, txirrindula eta autobusa, borroka berdinan dira ! »! bururatzen du Iban Grossier-ek.