Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez, kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari!
Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”.
Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta Eskulari jatetxea, eta era berean, hartzedunei kreditu osoa edo zati bat euskoz jasotzea proposatzen ahalko die, haiek Euskoaren kide badira eta haien baimena ematen badute. Izan daiteke adibidez hautetsien ordainsariak, elkarteendako diru laguntzak, merkatu publikoari lotutako fakturak, etab.”
Itunean aipatzen den bezala, Herriko Etxeak Euskoa onartzen ahalko du egungo lege-esparruak eskaintzen dituen aukeren arabera, eta, tokiko zerbitzu publikoetan (jantokian, igerilekuan, aisialdiko zentroan, CCAS-an…) Euskotan ordaintzea baimenduko du.
Azkenik, “Euskoari buruzko informazioa zabaltzean parte hartzeko nahia” aipatu da “bere lurraldean, biztanleen, enpresen eta elkarteen alde baliatua izan dadin”.
Milafranga Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren alde engaiatzen da beraz, eta espero dugu bere bidea segituko duela trantsizioruntz, 2020ko Itunaren beste neurri batzuen gauzatzearekin!
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: