Euskal Herriko ekintzaile altermundialista batzuk Société Générale bankuaren publizitate kanpaina desbideratu dute banku horren finantzaketa ardura gabeak gaitzesteko, eta herritarrak deitu dituzte banku etikoago baten hautua egiterat.
Société Générale-aren hainbat publizitate, 4 metro largo eta 3 gorako seinaleak, Baionako sartze ezberdinetan atxemaiten ahal direnak, desbideratuak izan dira bankuak deitzeko beren lema edo esloganen pratikan emaiterat eta geldi ditzaten beren ardura gabeko inbertsioak.
Société Générale bankuak “Deus ez da talde ezpiritua baino ederrago” lema duen publizitate kanpaina martxan ezarri du. Alta, pratikan, sozialki eta ekologikoki ardura gabeak diren proiektuak finantzatzen ditu nuklear zibila eta militarraren, ondarretako petrolioen, agro-erregaien edo ikatzaren industrian… Hots norabide gabeko aurrera buruzko ihesaldi teknologikora botatzen gaituzten industriak finantzatzen ditu.
Hondamendi nuklearrak jarraitzen duelarik Japonian, Les Amis de la Terren erranetan, holako proiektuetan gehien inbertsio egiten duten 4 bankuak Société Générale,Crédit Agricole eta bere Crédit Lyonnais filiala, eta BNP bankuak dira.
Banku horiek deitzen ditugu sozialki eta ekologikoki arduratsua diren finantzaketa politiken hautua egiterat.
Ber maneran, herritarrei nahi diegu argi utzi badutela arduratsua den banku baten hautua egiteko parada. Hara nola Crédit Coopératif eta Nef bankuen hautua egitea. Halako hautu baten egitearen mugimenduak sekulako indarra ukaiten ahal du gutarik bakotxak bere inguruan mezua pasatzen badu.
Hauta ditzagun gure bankuak, hauta dezagun sozialki eta ekologikoki arduratsua den gero bat!
Ekintzaren argazki gehiago hemen klikatuz :[:]