Bizi !

Maiatzaren 6tik 8ra: Zuk ere, parte hartu Euskal Herria Burujaberen antolakuntzan!

Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiak Baionako hiri barnea animatuko du bi egunez. Kontzertuek, erakus-mahaiek, erakusketek, hitzaldiek, proiekzioek, eztabaidek ttipi eta handiak bilduko dituzte klima-aldaketari buru egiteko aterabideak beren ganatzeko eta aitzinekorik gabeko desafio hau altxatuko duen Euskal Herria irudikatzeko.

Euskal Herrian klima-mobilizazioari bultzada berria emanen dion ekitaldi hau aitzina eramateko, beharrezkoa izango da gutienez 500 laguntzaile biltzea! Euskal Herria Burujabe prestatzea klimaren alde engaiatzeko eta lan kolektiboari bakoitzak bere ekarpena egiteko molde ona da.

Hiru prestaketa egun antolatuak dira maiatzaren 6, 7 eta 8an Baionan (Kordelierren karrikako 20.). Momento ezin hobea da Euskal Herria Burujaberen antolakuntzan sartzeko, bakarrik edo lagun artean.

Etor, gertakari handi horren plantan emateko eraikitze lan egunetara. Izena eman eta hautatu zure gustukoak diren tailerrak, maiatzaren 6tik 8ra! Egun horiek Baionan iraganen dira, MRA Fundazioan (Kordelierren karrikako 20., 64 100 Baionan) 

Egun hauek garrantzitsuak dira, Euskal Herria Burujabe-ren antolaketan elkarrekin aitzinatzeko parada emanen digutelako (arlo bakoitzaren eremu edo auzoan, animazioetan, komunikazioan, laguntzaileen mobilizazioan, logistikan). Euskal Herria Burujabe lantzeko eta eraikitzeko momento berezia izanen da eta ez bakarrik hausnarketak egiteko momentoa.

Hemen aurkituko duzu egun horietako aipagai zehatza: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/04/Public-ODJ-WE-EHB-Mai-2023.pdf 

Eguerdiko otorduak (larunbateko, igandeko eta asteleheneko) antolatuak dira, izen emate dokumentoan nahi dituzun apairuentzat izena ematen ahal duzu.

Bi, hiru edo lau egunez parte hartu  nahi izanez geroz, eta ez bazira Baionan bizi, joan-etorriak saihestu nahi badituzu, ez duda eta gurekin harremanetan sar, elkarrekin ikusten ahal ditugu Baionan ostatatze aterabideak.

Zalantzarik edo bestelakorik izanez gero, gurekin harremanetan sartzen ahal zira helbide elektroniko honetan: info@bizimugi.eu 

Euskal Herria Burujabe 2023ri buruzko informazio guziak hemen: https://bizimugi.eu/eu/ehb2023 

Zure zain gira!

Bizi!