Kargualdi-erdiaren karietara, begirale ekologikoek azken 3 urteetako egoerari buruzko txostena egin dute, Herriko Etxeak eta lurraldea Euskal Herriaren metamorfosi ekologikorako beharrezkoak diren ekintzen arloan kokatzeko. Tokiko kolektibitateek oraindik ez dituzte plantan ezarri egiturazko politikak, berotegi-efektuko gasen isurketak aski murrizteko eta klima-aldaketaren bizkortzearen ondorioz etorriko diren aldaketei lurraldea egokitzeko.
Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak.
Eskastasunaren ezagutzea gainditzeko eta larrialdi ekologikoari neurri egokiekin erantzuteko, Bizik 56 Herriko etxeri gomita luzatzen die Herriko Etxe mailan Klima Plana deklinatzen duen ekintza-plan bat osatzera, epeekin eta baliabide dedikatuekin. Ituna sinatu zuten haietako 46k jadanik hartu zuten engaiamendua halako plan baten egiteko kargualdiaren hasieran. Beren hitza eta erronken premia errespetatzea gogoraraziz, Bizik Herriko Etxeei eskatzen die laster harremanetan sartzea Euskal Elkargoko Energia Trantsiziorako eta Plangintza Ekologikorako Idazkaritza Nagusi berriarekin, prozesu honetan lagunduak izan daitezen. Era berean, Bizik dei egiten die Ipar Euskal Herriko herritarrei, lurraldearen metamorfosi ekologikorako premiazko nahi berberak animatuak izanez geroz, beren Herriko Etxeko hautetsiek deitzea Biziren webgunean plantan eman den tresnaren bitartez eta Begirale Ekologiko gisa ekitea. Ekintza plan honetan Herriko Etxeek duten engaiamendu mailaren berrikuspena eginen da urriaren 7an eta 8an, erronka klimatikoari buru egiteko lurraldean mobilizazio kolektibo momentoa izanen den Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldian.
Hiriburuko eta Senpereko Herriko Etxeek jadanik galdatu diote laguntza Euskal Elkargoari, ekintza-plan baten garatzeko, beren mailan Klima Planaren deklinatzeko.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.