Astelehen honetan, urriaren 17an, Elikaduraren Mundu mailako Egunaren biharamunean, Bizik prentsa aitzinekoa antolatu du Baionako Herriko Etxe aitzinean, legeari eta kolektibitateen engaiamenduei begira, Iparraldeko jantokietako menuen egoera ekologikoaren bilana egiteko.
Bi urte jadanik 46 Herriko Etxek eta Euskal Elkargoko Kontseilu Eragileko kideen gehiengoak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituneko engaiamenduak izenpetu dituztela. Hain zuzen ere, kolektibitateetako jantokietan tokiko elikagaien eta laborantza biologiko eta hautu begetariano baten alde ekitera engaiatu dira. Prentsa aitzinekoaren karietara, militanteek jantokietako menuen jarraipen desmartxa herritarra aurkeztu dute eta hainbat ikerketek egiaztatzen duten animalia-produktuen gehiegizko kontsumoaren klima, ekologia eta osasunaren arloko ondorioen garrantzia aitzinean eman dute.
Izan ere, frantses Estatuko karbono aztarnaren %24 elikagaiei lotua da, batez ere hazkuntza intentsiboari. Animalia-produktu gehiegirekin eta landare eskasarekin, mendebaldeko biztanle baten batez besteko jan-moldea desorekatua dela argi da, eta, horrez gain, jan-molde horrek ez dituela planetaren mugak eta osagarriari lotuak diren nutrizio-mugak errespetatzen. Alderantziz, lekadunekin, zereal integralekin, fruta eta barazkiekin aberatsa den jan-moldea, haragi gutiagorekin ari dena, planetaren mugekin bateragarria da eta hamar urte baino gehiagoz bizi-esperantza luzatzen ahal du. Biziko militanteek “Haurren osagarriaren eta klimaren alde: animalia-produktu gutiago eta hobeak!” aldarrikatzen zuen banderola erakusten zuten bitartean, haien argumentazioa zehaztu dute:
“Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2021ean Lurraman aurkeztu ikerketa batek erakusten duenez, egungo jan-moldeekin Iparraldean ez da tokiko biztanleak elikatzeko lur aski. Haragi gutiago lukeen eta begetalagoa litaiken jan-moldeak, elikadura burujabetza ahalbidetuko luke eta egungo klima arazoei erantzungo lieke” gogoratu du Dominika Durruty Biziren bozeramaileak.
Gaur egun 9 kolektibitatek ez dute legea errespetatzen ez baitute astean behin menu begetarianoa eskaintzen, jakinez hori duela 3 urte betebeharra dela: Kanbo, Hazparne, Mugerre, Senpere, Ahetze, Ezpeleta, Itsasu, Maule eta Departamenduko Kontseilua (Elhuyar Kolegioa).
Baiona da eguneroko hautu begetarianoa eskaintzeko engaiamendua errespetatzen duen Herriko Etxe bakarra. Bidarterekin batera, proteina dibertsifikatzeko plan eraginkorra duen hiri bakarra da ere. Azkenik, Makearekin batera, produktuen ⅔ baino gehiago biologikoak dituen Herriko Etxe bakarra da. Hori dela eta, Baionak Urrezko Baba saria ukan du, baita Herriko Etxea hornitzen duen SCIC Eole zerbitzu-emaileak. «Baionako elikagaien metamorfosian izan engaiamendu maila saritzen du sari honek, zehaztu du Sabine Endarrak, Biziko bozeramaileak. Aurrerapen hori Herriko Etxeko hautetsien epe luzeko nahikari politikoaren ondorioa da, eta horrez gain anbizio handiko kargu kaieraren betetzeko Eole-en inplikazioaren ondorioa.».
Bizi! prest da hala nahi duten hautetsi eta funtzionarioekin molde eraikitzailean eztabaidatzeko. Itunaren engaiamenduen errespetuan aitzinatzeko xedea duten kolektibitateentzat, Hitza Hitz lantaldeak urrats gehigarri bat proposatzen du: legeak behartzen duen asteko menu begetarianotik astean bi menu begetarianora pasatazea.
Begirale ekologikoei juntatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, klika gustian hemen edo sar zaitez gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.