Astelehen honetan, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak ezagutarazi ditu. Gaualdiak hautetsien eta herritarren presentziarekin segitu du “Métam’Or Trofeoen” ematearekin, larrialdi klimatikoari buru egiteko ordulariaren kontrako lasterketan, Herriko Etxe «merezimendutsuenak» bereiziz. Herriko Etxeei, Klima Plana gauzatzeko ekintza plana garatuz, erronken heineko engaiamendua atxikitzeko deia eginez bukatu da gaualdia.
Azken txostena 2021ean argitaratu delarik, metamorfosia ez zen oraino arroltzean: lurraldeko biztanleriaren % 87 ordezkatzen duten eta Begirale Ekolgokigoek jarraitzen dituzten 56 Herriko Etxeren artean Herriko Etxeen gehien-gehienak geldirik egotearen fasean ziren, beren ekimenengatik nabarmentzen ziren zenbait Herriko Etxe izan ezik. Ondoko urtean, Bizik formakuntza-ziklo bat eskaini zien hautetsiei Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren arloan. Ber maneran, animalia-produktu gutiago eta hobeak dituzten jantokientzat kanpaina bat bultzatu zuen, 5.000 haurrei astero menu begetarianoa jateko parada emanez. Kargualdi-erdiari begira, Begirale ekologikoek azken 3 urteetako bilana egiten dute, Herriko Etxeak eta Lurraldea Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren kausitzeko beharrezkoak diren ekintzekiko kokatzeko.
Zer metamorfosi kargualdi-erdian?
2023ko Metamor’Trofeoen Herriko Etxe saridunei emana izan zaien emaitzen mapa
Txostena formatu arinago batean ere eskuragarri da telefonoz kontsultatzeko.
Garaiz erantzun duten 37 Herriko Etxeen kasuan, metamorfosiaren batez besteko puntuazioa, metamorfosia burutua dela adierazten duen 4tik 0,7ra heltzen da hau da, +0,2ko igoera 2021arekin alderatuz. Segituak diren 56 Herriko Etxeen batez besteko puntuazioa 0,5ekoa da, hau da, gorakada. +0,2koa ere.
“Aitzinatzeak ikusten ari gira eta proiektuak martxan ezarriak dira, baina ekintza hauek ez dira larrialdi ekologikoaren heinekoak, ez beren eskalan ez beren erritmoan, dio Sarako Sandrine Endara Begirale ekologikoak”.
Joan den neguko krisiaz geroztik energiaren arloko erronketan, diskurtsoan eta gogoetetan aldaketak izan direla aitortzen du elkarteak. Baina uste du tokiko kolektibitateek oraino ez dituztela egiturazko politikak ezarri berotegi-efektuko gasen isurketak aski murrizteko eta klima aldaketaren bizkortzearen ondorioz etorriko diren lurraldearen gorabeheretara egokitzeko. Adibide gisa, kargualdian aitzin ikusitako bizikleta-antolaketentzat inbertsioak -14 € baino gutiago biztanleka/urteka -, handitzen ari badira ere, ADEMEk gomendatzen duen gutieneko 30 €tik biztanleka/urteka biziki urrun dira bizikletaren erabilpenaren garapenarentzat.
Baigorriri Urrezko Tximeleta saria eman zaio. Metamorfosirako puntuazio onena lortu zuen Herriko etxeak. Ondorioz, frogatzen du ez aitzin konduak eta ez Herriko Etxearen neurriak ez direla oztopoak metamorfosi ekologikoaren alde zehazki engaiatzeko.
Alderantziz, Kanbok, larrialdi ekologikoaren aitzinean burua hondarrean gehienik sartzen duen Herriko Etxea saritzen duen Urrezko Ostruka saria lortu du,. Metamorfosi ekologikoaren puntuazio apalena lortu duen 5.000 biztanle baino gehiagoko herria da. Biziko Begirale Ekologikoek Kanboren borondate onez beteriko aldarrikapenen eta gauzatze zehatzen arteko tarte handiena nahi izan dute azpimarratu: ekintzen norainokoa baloratzeko eskaturiko adierazleetako bat ere ez du hel arazi Herriko Etxeak.
Urrezko Karpa, bere ekintzei buruz isilena gelditzen den herria ohoratzen duena Mugerreko Herriko Etxeari emana izan da. Sail hortan hautagaien artean herri bakarra da Metamorfosiaren Ituna izenpetu zuena.
Azkenik, Trofeo Misteriotsu batek – 4 hostoko urrezko hirustak – metamorfosi-ibilbide bati lerrokaturiko politikak nabarmendu ditu. Azken honen bidez kolektibitate batek bere buruari aukera guziak ematen dizkio klima-aldaketari buru egiteko bere biztanleen zoriontasuna bermatuz. Trofeoak ez du hartzailerik atzeman edizio honetarako. Hala ere, epaimahaiak anbizio maila horretara heltzen diren frantses Estatuko Herriko etxeetan ikusiriko ekintzak aurkeztu ditu, eta horrela frogatu du gaurdanik metamorfosi ekologikoa has daitekeela.
Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak.
Eskastasunaren ezagutzea gainditzeko eta larrialdi ekologikoari neurri egokiekin erantzuteko, Bizik 56 Herriko etxeri gomita luzatzen die Herriko Etxe mailan Klima Plana deklinatzen duen ekintza-plan bat osatzera, epeekin eta baliabide dedikatuekin. Ituna sinatu zuten haietako 46k jadanik hartu zuten engaiamendua halako plan baten egiteko kargualdiaren hasieran. Beren hitza eta erronken premia errespetatzea gogoraraziz, Bizik Herriko Etxeei eskatzen die laster harremanetan sartzea Euskal Elkargoko Energia Trantsiziorako eta Plangintza Ekologikorako Idazkaritza Nagusi berriarekin, prozesu honetan lagunduak izan daitezen. Era berean, Bizik dei egiten die Ipar Euskal Herriko herritarrei, lurraldearen metamorfosi ekologikorako premiazko nahi berberak animatuak izanez geroz, beren Herriko Etxeko hautetsiek deitzea Biziren webgunean plantan eman den tresnaren bitartez eta Begirale Ekologiko gisa ekitea. Ekintza plan honetan Herriko Etxeek duten engaiamendu mailaren berrikuspena eginen da urriaren 7an eta 8an, erronka klimatikoari buru egiteko lurraldean mobilizazio kolektibo momentoa izanen den Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldian.
Bere umore ukituari leial, Bizik lurraldearen egoera ere ilustratu zuen, metamorfosi ekologikoan parte hartzeagatik Herriko Etxe «merezimendutsuenei» beren trofeoen emateko zeremonia antolatuz.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.