Bizi !

Ingurumen erahilketa eszena bat Société Générale-aren egoitzaren inguruan Baionan

Kanguruak berriz ere agertu dira asteart huntan maiatzaren 20an Baionan. Bizi!-ren 15 bat militantek lagundurik 12:30ak airean, ingurumen erahilketa eszena bat instalatu dute Baionako Société Générale-aren eskualdeko egoitzaren inguruan, Australian banku honek sustengatzen duen Alpha Coal proiektua salatzeko, hau hondamendi ekologikoa izanen delarik.

Gaur da iragan behar Société Générale-aren biltzar nagusia Parisen. Gaur maiatzaren 20an bukatzen den crowdfunding operazioak lortu du 3800 € biltzea, Bizi!-ri “igorleari itzultzea” ekintza ikusgarria egitea ahalbidetuko dio.

Euskal mugimendu altermundialistak iragarri du 1,8 tona ikatz Société Générale-aren egoitzaren aintzinean botatzeko xedea -maiatzaren 21a eta ekainaren 5aren artean-. Tona kopuru hori Alpha Coal proiektua abian ezarria baldin bada atmosferan isuriko dituen 1,8 miliar tona CO2-ri doakio.

Aktibista klimatikoek Vaquie jaunari zuzendua zitzaion gutun bat utzi dute ere, maiatzaren 16an Société Générale-ak igorri zuen gutunari erantzunez. Bizi!-ren ustez erantzuna “komunikazio jukutria guzien ohiko konpilazioa da, Société Générale-ak aintzinetik justifikatu ahal izan dezan bere parte hartzea zinezko ingurumen erahilketa izanen den proiektu hortan -ez badugu lortzen oztopatzea-” eta Société Générale-ak Alpha Coal proiektuan bere parte hartzea justifikatzeko aintzinatzen dituen argudio guziak bat banaka desegiteko asmoa azaldu du Bizi!-k (ikus azpiko 2 gutunak).

[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2014/05/Seconde-réponse-Bizi-à-la-Société-Générale.pdf”]

[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2014/05/Lettre-16-mai-de-la-Société-Générale-à-Bizi.pdf”]