Bi erauntsi eta hiru haize boladen artean, Alternatiba-ren programa aberats eta trinkoak parada eman du 2018ko Hitza HItz Txostenaren aurkezpena egiteko. 2016an egin den Lehen Txostena eta gero Bizi!ren Hitza hitz Batzorde herritarrak segitu du Iparraldeko 30 Herriko Etxeek 2014an hartu engaiamenduen gauzatzearen jarraitzen trantsizio ekologikoa aitzina joaiteko.
Hemen aurkituko duzu txosten honen bertsio idatzi bat, non herri bakoitzaren engaiamenduen gauzatzeari buruz pundua egina den. Argi da, zonbait ekintzaren gauzatzea ezin bada ukatu, herriko etxeen engaiamendu maila oro har ez da erronken heinekoa. Gaur egun pairatzen dugun larrialdi klimatiko eta sozialak galdetzen ditu mobilizazio batu, momentokotz, ez direnak gauzatuak.
Mapa interaktibo batek engaiatua den herriko etxe bakoitzaren zuzenki atxemaiteko parada emaiten dizu, bakoitzarentzat fitxa sintetiko bat aurkitzen delarik:
Zuen lurraldearen geroataz arduratua zira eta gaurko haurrentzat bizigarria izaiten segi dezan nahi zinuke?
Hitza hitz lan taldera etorri lurralde iraunkor, atsegin eta jasangarri bati buruzko trantsizioan parte hartzeko! Nahasmendu klimatikoa, desafio erraldoia da, baina aterabideen %50-70a tokiko mailan dira.
Aurten zuen herrian ekiten ahal duzue eta urte bukaeran, kargualdi bukaera kari Bizi!k argitaratuko duen txostenaren eraikuntzan parte hartzen ahalko duzue. Ber maneran, engaiatzen ahal zirezte datozen herriko etxeetako hauteskundeetarat aurkeztuko diren zerrenda ezberdinen sentsibilizatzeko sistema eta ez klima aldatzeko plantan eman behar den egiazko eta premiazko trantsizioari buruz.