Bizi Mugimendua

Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Klimaren eta Euskal Herrikobiztanleen aldeko 2026ko ituna izenpetu zuten 22 zerrenda hautatuak izan dira

22 herriko etxe guttienez Bizi! elkarteak proposatu Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko ituna izenpetu zuten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 22 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira: Aiziritze-Gamue-Zohazti, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Bidarte, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Gabadi, Hazparne, Hiriburu, Itsasu, Izura-Azme, Jatsu, Mugerre, Muskildi, Sara, Senpere, Urepele, Uztaritze, Ziburu

Beste 11 herritan, Ituna izenpetu duten  21 zerrenda buruk beren zerrena atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen (hemen:  pacte2020.bizimugi.eu/eu ).

Bigarren itzulia iraganen den herri horieta, Bizi!k noski deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzea.