Bizi !

Herri hauteskundeak: Mundu berria metamorfosi ekologiko eta sozial baten bidez

Herri hauteskundeak bi aste barne iraganen direla eta, koronbirusaren osasun krisiak orroitarazi duelarik sistemaren errotik aldatzeko beharra, Bzik deitzen ditu hautatuak izanen diren zerrendak engaiamendu anbiziotsuen hartzerat Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde.

Astelehenean, ekainaren 15ean, herri hauteskundeetako 2. itzuliko kanpainaren abiatze ofizialaren egunean, hainbat herritarrek sare sozialetako mobilizazio egunaren karietara deitu dituzte hautagaiak klimaren aldeko dituzten ele ederrak ekintza koherente eta anbiziotsuekin uztartzerat datozen krisien saihesteko eta jada martxan den nahasmendu klimatikoaren ondorio zehatzei aurre egiteko. Orroitarazi dute nahasmendu klimatikoari aurre egiteko beharrezkoa den jendarte aldaketak behar duela justizia soziala eta ondorioz norabide aldaketa nagusi bat.

Sareko ekintza egun hau, Estatu mailan, Alternatiba, ANV-COP21, Bizi!, Réseau Action Climat eta Pacte pour la Transition egiturek bultzatu duten mugimendu global orokor baten baitan kokatu da.

Herriko Etxeetako hauteskundeetako lehen itzuli aitzineko mobilizazio azkarren eta Ipar Euskal Herrian gaindiko herritar martxaren ondotik Bizik beren herrian 2. itzuli bat duten hautesleei deia luzatzen die.

Herri Hauteskundeen lehen itzulitik landa Ipar Euskal herriaren Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 34 zerrenda hautatuak izan dira. Ipar Euskal Herrian, 13 herritan Itunaren izenpetzaile diren zerrendak engaiatuak dira bigarren itzuli batentzat, eta 8 herritan lehian izanen dira Ituna izenpetu duten zerrendak eta zerrenda batzuk, ez dutenak garrantzitsua atxeman erronken heinean tokiko eraldaketan engaiatzea: Biarritz, Bokale,Ziburu, Itsasu, Senpere, Urketa, Urruña eta Uztaritze. Bizik deitzen ditu herri horietako herritarrak bozkatu aintzin segurtatzea bere botoa metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duen zerrenda bati buruz joanen dela: https://bizimugi.eu/eu/herri-hauteskundeak-eta-ekologia-2-itzulia-eta-mundu-berria

“Koronabirusaren krisiak azpimarratu du berriz ere gure jendarteen hauskortasuna. Bidegurutze batean gira: erabakitzen ahal dugu makina berriz parti araztea lehen bezala, argi ukanez segituko duela osasun, sozial,ekonomi eta ekologia arloan krisi eta hondamendiak sortzen… Edo gure lurraldeen metamorfosi ekologiko eta soziala ahalbidetuko duen sistemaren aldatzea abia arazten ahal dugu.” dio Christine Irazoqui Biziren bozeramaileak.

Osasun krisiak argi utzi du lurralde erresiliente batzuren eraikitzeko beharra, izan dadin elikadura burujabetzaren garapenaz edo tokiko elkartasun sareen garapenaz. Jakinez klimaren aldeko ekintzen gauzatzeko kontrol besoen %50-70a tokiko mailan dela, datozen hauteskundeak hautagaientzat beren agintaldian beren herriarentzat neurri anbiziotsuen plantan emaiteko manu bat dira: guttiago kutsatzen duen eta auto kutsatzaileei eskainia zaien tokia ttipitzen duen eta denentzat eskuragarriak diren mugikortasun alternatiboak garatzen dituen mugikortasun; klimarentzat eta denentzat sanoagoa eta gutiago aragi duen eta biologikoa eta tokikoa den elikadura eskuragarri eta laborantza bat; etxe bizitza plantakoak, emaitza onekilakoak eta eskuragarriak, prekaritate eta iragazki energetikoari bukaera emaiten dutenak, eta bereziki bizitokien arraberritzeari esker.

Hauteskundeetarik landa, Bizik 7 engaiamenduen gauzatzea egiaztatuko eta jarraituko du, Itunaren izenpetzaile den herri bakoitzean eta Euskal Hirigune Elkargo mailan, datorren agintaldiaren iraupen osoan. Elkarteak ere jarraituko du Ituna izenpetu ez duten Herriko Etxeak berezikiago interpelatzen txartzen eta bizkortzen ari den nahasmendu klimatikoari buruz duten arduraz.