Herriko bozen lehen itzuliaren bezperan, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako 39 herritan aurkezten diren 61 zerrenda azken finean engaiatu dira Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunaren alde. AHT proiektuari buruzko zerrenden jarrerak ere argitaratu dira. Bizik herritarrei dei egiten die informazio horiek kontuan har ditzaten martxoaren 15ean eta 22an bozkatzeko mementoan.
Martxoaren 4an barometroa sarean ezarri zenetik geroz, ondoko zerrendak ere engaiatu dira:
- Azkarate : Philippe Etchenique (Segi aintzina)
- Aiziritze-Gamue-Zohazti : Maialen Etchegoin Miremont (Pour vous – Zuentzat)
- Baiona : Sandra Pereira-Ostanel (Bayonne insoumise et populaire)
- Beskoitze : Pascal Jocou (Briscous avec vous – Briscous Zuekin)
- Bokale : Francis Gonzalez (Boucau convivial et développement durable)
- Hazparne : Michel Ospital (Herritarrekin)
- Landibarre : Filipe Maitia (Landibarre Elkartu)
- Larresoro : Robert Lamerens (Mintza Larresoro !
- Maule-Lextarre : Beñat Elkegaray (Aintzina Maule / Mauléon pour tous)
- Arrosa : Roger Brust (Elkartasunean Bizi)
Bizik, aldiz, deitoratzen du zerrenda batzuen partez erantzunik ez ukaitea, hala nola Claude Olive-ren zerrendatik, Angelun, joan den kargualdian Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria ere izan zen Jean-François Irigoyen-en zerrendatik,Donibane Lohizunen, edo Christian Devèze-ren zerrendatik Kanbon; azken honek duela guti Mediabask-en adierazi du ere Kanbo “trantsizio ekologikoaren alorrean aitzindari izanen den herria” bilakarazi nahi zuela.
«Ekologia hainbat urtetan herritarren kezka nagusien artean da. Adostasun zientifikoak frogatzen du klima-aldaketak gure gizarteentzat mehatxu existentziala dakarrela. Hala ere, zerrenda gehiegik —baita urte luzetan auzapez kargua ukan dutenek— uste dute geldirik egonez segitzen ahal dela edo beren interesera egokitzen den engaiamendu maila hautatzen dute justifikazio ekologiko baliagarririk gabe. Edozoin izanikan ere herrien handitasuna, beren erantzukizun partea bete behar dute.» adierazi du Anthony Lubrano-k, Biziko bozeramaileak.
Klima-larrialdiari buru egiteko Bizik hautagai zerrendei proposatu die Klima eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren alde engaiatzea. Itun horrek 19 neurri proposatzen ditu, bai larrialdi ekologikoari bai herritarren beharrei erantzuteko.
Elkarteak joan den martxoaren 4an barometro ekologiko bat argitaratu zuen, Ipar Euskal Herriko 158 herrietan aurkezten diren zerrenda guziak bilduz. Bertan adierazten da zerrendek Ituna sinatu duten ala ez. Halaber, Bizik aitzineko kargualdian segitu dituen gehiengoan ziren 56 talderen metamorfosi ekologikoaren puntuazioa ematen du. Horrela, bakoitzak sinatzaileen engaiamenduen sinesgarritasuna baloratzen ahalko du haien bilanaren arabera.
Barometroa osatu da, CADE-rekin eginiko lanarekin, zerrenda ezberdinak AHTaren alde diren edo jadanik hor diren bideen modernizazioaren alde diren argi utziz.
Bizik herritarrei dei egiten die boza eman dezaten Klima eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituneko neurriak beren programan txertatu dituzten zerrenda hautagaiei, eta 2020-2026 agintaldiaren ondorioak atera ditzaten.
Informazio gehiago hemen: ituna2026.bizimugi.eu