Bizi !

Gaur, egun ona da, elkarrekin klimaren alde ekiteko!

BABko garraio publikoen erabiltzaileak, bai eta ere frantses Estatu mailako hamabost bat hiritakoak, deituak izan dira goiz honetan 20 000 baratze ipotx irribarretsutaz Alternatiben Desafio Handian parte hartzerat. Ekintza horren bidez, Bizi!k gomitatzen du nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben norberak bereganatzeko parada berri bat bezala sartze honen baliatzerat.

Goiz honetan, sartzea kari, A1, A2, C, 7, 8, 11 eta 14 lineetako autobusen erabiltzaileei harrera egin diete ateei lotuak ziren hainbat baratze ipotxek. Irribarretsu ziren pertsonaia horien helburua zen bidaiariei sartzearen ez hain garratz bilakarazteko, pertsonei egun ona desiratzea mundu justuago, lagungirokoago eta jasangarriago baten alde ekiteko beren etxe ondoan https://defi-des-alternatives.fr webgunean bilduak diren ekintza zehatzei esker.

Web gune hori sortua izan da Alternatiben Desafio Handiaren karietara. 2017ko maiatzean, hots, Alternatibak, klimaren aldeko herritar dinamikak, sortu duen 200 eguneko kanpainaren karietara.  Kanpaina horren helburua da nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiba zehatzak eskalaz alda araztea, ekintza kolektiboen haututik pasatuz, epe zehatz batean. Kanpaina horren hasieraren karietara, baratze ipotxak, biharko munduaren prestatzeko jo ta ke ari diren langileen sinboloak, #naindigné hashtag-aren bidez agertu ziren Baionan eta hainbat lurraldetako karriketan.  Aldi honetan #CestLeBonJourPour hashtag-arekin ateeri lotuak ziren mezuari erreferentzia eginez sare sozialetan agertu dira.

“Klimaren alde ekiteko diren arlo guzietan ainitz alternatiba badira, eta hori gainetik datorren aterabide baten zain egon gabe: kooperatiba moduan ari den %100 berriztagarria den elektrizitate hornitzailea (Enercoop), aurrezki edo diru baztertze ekologiko eta solidarioa (I-Ener, Lurzaindia, la Nef, …), Eusko tokiko moneta, tokikoak eta biologikoak diren ekoizpenen jateko paradak… Gaur egun sobera bazterrekoak dira, altabada, biharko munduaren aktoreak dira. Sartzeko egun honen paradaz baliatu nahi ginuke hainbatek trantsizio ekologiko eta sozialaren sentsuan hastapen berri bat bezala kontsideratzen  dutenarentzat, aterabideak lehenetsiz.” zehazten du  Anne Denoroy-ek, Bizi!ren bozeramaileak.  

Twitter-en : #CestLeBonJourPour