Didier Borotraren ekintza ezarengatik txirrindula antolaketen mailan, Iparraldeko kostaldean fama haundiko gune turistikoa zigortua izanen ote da Iltze Erdoilduaren sariaren bidez? Erantzuna apirilaren 20an, TEF-aren biltzar nagusiaren karietara.
Txirrindularen Erabiltzaileen Federazio Frantsesak (TEF) urtero bere urteko biltzar nagusian Urrezko Gidoinaren saria emaiten du, txirrindularen aldeko politika azpimarragarri baten zoriontzeko, eta Iltze Erdoilduaren saria emaiten du ere txirrindula politika eskasak seinalatzeko.
Garapen iraunkorraren aste huntan, 2012 urte hastapenean egin promesak Bizikleta kanpainaren ondotik ezer ez gauzatu izanak, azkarki zalantzan emaiten du Didier Borotraren egiazko asmoa txirrindulazko mugimenduen errexteko Biarritzen.
« Alta, orain eragin behar da ! » errepikatzen du Iban Grossier-k Bizi!-ren bozeremaileak. « Biarritze bezalako hiri batek txirrindularen erabilpenaren garatzeko ekintzak epe laburrean ezin burutzea atsekabegarria da. Urte bat behar balin bada bi norabidezko bide bat antolatzeko, zenbat beharko dira txirrindula bide sare segur baten sortzeko ??
Aurten, Bizi!k proposatu duen Biarritze hiriaren hautagaitza onartu du TEF-ak. Txirrindularen gaian aditua den eta hexagono osoan present den egitura batek Biarritze hiria beste bi hautagaiekin batera (Pays de Gex eta Pontoise hiria) izendatu izanak, salatua den txirrindula antolaketen eskasa hutsaren arazoa jadanik biziki adierazgarria dela erran nahi du. « Horrek egiazko arazo bat sortzen du Biarritzeren irudiarentzat, mugikortasunaren gaian hiri zinez arkaikoa da » azaltzen du Jonathan Palais-ek, Bizi!-ko militanteak, Iltze Erdoilduaren sariarentzat Biarritzeren hautagaitza Parise eskualdeko Asnière hirirat aurkezterat joanen da apirilaren 20an.
Pertsonen garraioak berotegi efektuzko gas isurketen %60a eragiten duen hirigune batean eta nun 10 tokialdatzeetatik 8 autoz egiten diren, txirrindula dudarik gabe biharko alternatibetatik bat da autoaren ordezkatzeko.
Biarritzen, 2013ko Iltze Erdoilduaren sariarentzat hiriaren izendatzeak, txirrindula politika baten gauzatzeko efektu mobilizatzailea ukanen duela parioa egiten du Bizi!-k. Hala
gertatu zen Dijon hiriarentzat, Iltze Erdoilduaren sariaren irabazle 2000 urtean eta Urrezko Gidoinaren sariaren finalista 2007 urtean.