Bizi !

EUSKAL ELKARGOAN ZER? <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f440.png" alt="đź‘€" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> Informaziorik gabeko mobilizaziorik ez!

Azken Begiraleen Kazetan, Hitza Hitz batzordeak lurralde mailako ekintzen ondorioei buruzko adierazle eskasa sumatu zuen, joan den udazkenean helarazi beharreko informazio faltagatik. Azkenean, ez dugu deus publiko zabalarekin partekatuko 2023ko udazkena aitzin! Alta informazio egokia, eguneratua eta ulergarria beharrezko baldintza da lurraldeko eragileen eta biztanleriaren mobilizaziorako. Ibilbide bideragarrian izateko gauzatu behar diren ekintzen hedadura estimatzeko aukera ematen du, baita ekiteko premiaren maila ere.

Adibidez, Niza Kosta Urdina Metropoliak tresna bat garatua du, erabakiak hartzen dituztenek lurraldean gauzatu ekintzen bilakaera neurtzeko xedez, baita datu horiek biztanleekin partekatzeko ere, horren bidez azken hauek eragile bilakaraziz. Trantsizio Ekologikoaren Barometro Metropolitarra garatu du, funtsezko informazioa partekatzeko eta ekintzak burutzeko aukera ematen duena. Mugikortasunari dagokionez, sareko batez besteko eguneroko txirrindulari kopuruaren bilakaera edota garraio publikoko bidaien bilakaera jarrai daiteke. Lurraldeko energia elektriko fotovoltaikoaren ekoizpenaren aldaerak eskuragarri dira, baita argindar edota gas kontsumoarena ere. Datu horiei perspektibak eta gauzatu beharreko ekintzak juntatzen zaizkie. Tokiko bertsioa berantesten dugu!

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.