Bizi Mugimendua

Etxebizitza: Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformaren 17 engaiamendu herriko bozen karietara

Auzolan, Etxebizitza eskubidearen Eguna, urriaren 10ean eta 11n Baionan ospatu da. Bizi! barne duen eta 32 erakunde biltzen dituen Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformarentzat parada izan da 2026ko herriko bozetan hautagai diren taldeentzat tokiko mailako etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko neurri sorta aurkezteko.

17 neurri horiek 6 ardatz nagusitan banatzen dira:

  • Etxebizitza soziala garatzea
  • Bigarren etxebizitzak arautzea
  • Etxebizitzak turismorako etxebizitza mublatu iraunkor bilakatzearen geldiaraztea
  • Laborantza lurren babestea
  • Etxebizitza hutsak erabiltzea
  • Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen alde

Neurrien zerrenda sarean eskuragarri da eta hautagai-zerrenda guziei bidaliko zaie, beren programetan etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko ekintzak txerta ditzaten.

Emaitzak hauteskundeak baino lehen sarean argitaratuko dira eta herritar guzientzat eskuragarri izanen dira.

Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen alde, Herrian Bizi Nahi Dugu!