BAB-ko bizikleta bideei, bai!
Bizi etaTxirrind’Ola bizikleta elkarteek deitzen dute igande honetan 10:30ean iraganen den «Txirrind’inaugurazio handirat». Hitzordua finkatua da 10:30ean, Txirrind’Ola tailerraren aitzinean (Itsasaldeko Hiribidea 56.).
Beti goiti doan bideetako trafikoak sortzen dituen auto galkadurei kondenatuak diren bizikletariek eta auto gidariek, edozoin motako makur eta kutsauretarik beren osagarria eta bizi kalitatea kaltetua duten biztanleek, denek ainitz irabazteko dugu BAB eta Ipar Euskal Herrian zehar bizikleta bide babestuen garapenarekin. Baionan gaindi, behin betiko bi bizikleta bide antolatuak izaiten ari dira (Paulmy etorbidea eta ZUP-Hiribarnea) eta BABn gaindi hiru bizikleta bide behin behinekoak. Azken hauen plantan emaitea, biziki erabiliak diren lanetik-etxerako bideetan, azkenean bukatua izan da. Orain behar dira erabili argiki erakusteko egiazko galde bati erantzuten dutela. Horren bidez,behin betiko eta zerbitzu maila handiko bizikleta bideetan eraldatuak izaiten ahalko dira, behar diren antolaketekin. Ondotik, bide berri batzu esperimentatuak izaiten ahalko dira «behin behineko» bizikleta bide moduan.
Eskaera hau partekatzen duten pertsona guziak gomitatzen ditugu ozenki aldarrikatzerat, gure auzoetan, ikastetxeetan eta enpresetan edo sare sozialetan. «Txirrind’inaugurazio handi bat» antolatzen dugu igande honetan, uztailaren 5ean 10 :30ean behin behineko eta behin betiko bizikleta bide horien sustengatzeko eta deskubritzeko, bai eta ere jasangarriagoa den mugikortasun bati buruzko trantsizio deliberatu baten sustengatzeko.
Igande honetan, uztailaren 5ean, 10:30ean, etorri bizikletez, Txirrind’Ola tailerraren aitzinerat, Itsasaldeko Hiribidea, 56 garrenerat, familia eta besta giroko itzuli herrikoi baten egiterat. Talde ezberdinetan joanen gira, gure bi elkarteetako hainbat arduradunen gidaritzapean. Bizikleta distantziazio fisikoaren errespetatzeko molderik hoberena denez koronabiruasentzat, gertakizunaren osasun segurtasuna denbora osoan segurtatua da.
Talde ezberdinak topatuko dira 12:30ean Errepublikako plazan, Baionan, Aturriko kaiaren aldean, elkarrekin azen kilometroaren egiteko.