Bizi !

Cancún-eko akordioa: beti aterabide txarrenari buruz goaz!

Nahiz eta haren aurkezpena bestelakoa izan, Cancun-eko akordioak Copenhague-eko akordio hondagarria ofizializatu du. Gaur egundik Kyotoko protokoloari jarraipen baten definitzea zen helburua, erabat baztertua izan da. Hots, 2012tik goiti, gaurko akordioaren bukaeratik goiti,  ez da segidarik martxan ezarri. Hori Bali-ko 2007eko konferentzian hartu ziren helburuei uko egite handi bat da. Horrek momentokotz oraino gehiago lurperatzen du Kyoton hitzartu protokoloa baino Akordio anbiziotsu eta bortxagarriago baten perspektiba. Ez dezagun aipa ere besteak beste Afrikako herriek sustengatzen zuten +1,5°-en helburua..

Nicolas Sarkozy-ren Frantziak, 2020arte europar isurkinen %30ez jaistea zen guttieneko helburua, ez du defenditu Cancun-en. Alta bada, helburu horrek Europako hainbat herriren sustengua zuen, bai eta Europar parlamentuarena ere. Horrek argi uzten du Ingurumenaren Grenelle-aren hitz eder eta frantses gobernuaren pratiken arteko tarte kriminala.

[:]
Txarrena prestatzen ari da:

Mundu mailako eliteek ezin bestekotzat onartzen dute beraz lurraren azaleko batazbesteko tenperatura 2°C-z igoko dela. Alta jakina da igotze hortarik landa planetak itzulera gabeko klima aldaketa bat ezagutzeko arriskua duela.

Helburu zehatz batzuri lotuak diren eta erreferentzia gisa ber urtea (1990 adibidez) hartzen duten engaiamendu bortxagarririk gabe, denek badakite 2 grado horiek errazki gaindituak izanen direla. Baina konduan hartuz zer hitzemaite eginak izan ziren 2010eko urtarrilean, Copenhague-ko akordioaren karietara (Cancun-eko akordioak mamiari dagokionez ez duena inolaz ere aldatzen) zuzen zuzena bagoaz mende bukaerara + 4°-ei buruz !
Ezin sinetsia da ikustea zenbat indar eta diru erabiliak izan diren banku sistemaren salbatzeko eta ber denboran ikustea ber buruzagiek deus egiten ez dutela txarrena saihesteko planeta eta bizilagunentzat 2050 urteetara (jakinez 2050eko klimaren gain eragina ukanen duten neurriak hemendik 2015era plantan ezarriak izan behar direla). Horrek argiki erakusten du sistema kapitalista buruaren gainean ibiltzen dela, jendartea sakrifikatuz haren bizi arazteko den sistema ekonomiko batentzat!

Orain ekin:

Justizia klimatikoaren aldeko mundu mailako mugimenduari dagokionez, ez da inundik ere etsipenaren tenorea. Mobilizazioa haundituz joanen da, bereziki G20aren eta Durban-eko gailurraren perspektibarekin, 2011ko urte osoan zehar egoera aldatzeko. Bizi!-k, bere maila xumean, nazio arte mailako mobilizazio horretan parte hartzen jarraituko du, lehen bait lehen norabide aldaketa lortzeko txarrena saihesteko erabakigarria den borroka honetan.

Asteazken honetan, abenduaren 15ean, arratseko 19:00etan Bizi! Mugimenduaren Biltzarra iraganen da Baionan (20, Cordeliers karrikan) klimari buruzko tokiko eta nazio arte mailako erronken aipatzeko, bai eta egutegiak ikertu eta 2011 urteko Bizi!-ren ekintzetan lehentasunak finkatzeko ere. Biltzarra deneri irekia da.

Bukatzeko, abenduaren 17tik abenduaren 19ra, ostiraletik igandera, Heletan, klima aldaketaren erronka ekologiko, ekonomiko eta sozialei buruzko formakuntza asteburua iraganen da. Formakuntza urririk da. Xehetasunentzat, deitu 05 59 25 65 52 zenbakira edo idatz info@bizimugi.eu helbidera.