Bizi !

Cancon 2010 : justizia klimatikoaren aldeko borrokan, etapa arrakastatsua!

1000 eta 1500 militante altermundialista bildu dira Cancon-en, nahiz eta elurrak eta karroinak bideak estali zituen abenduraren 4an larunbat hontan, trantsizio ekologiko eta sozial baten alde aldaketa klimatikoaren borrokatzeko.

Beroketa klimatikoak eragin ondorioei aterabide zehatzak eta egingarriak diren alternatiba eta erresistentziak erakutsiak izan dira erakus-mahai parrasta eta 9 mahai inguruei esker: energia, garraioa, laborantza eredua, ekonomiaren bertokiratzea, eko-eraikuntza, finantza… arloetan.

Gaur egun eskas dena, aterabide horiek eskala haundian obratuak izaiteko beharrezkoa den nahikari politikoa da, eszenario txarrena saihesteko, gaur gertatzen ari dena: itsu mutu + 3,5°C-rat abian gira (beste estimazioen arabera + 5°C) 2100 urterako, badakigularik klimaren aldaketa geldi ezinezkoaren heina +2°C inguru dela!!!

Cancon-Cancun duplex-a

Artikuluaren segida eta argazki gehiagorentzat, klika hemen:

[:]

Sistema dugu aldatu behar, eta ez klima!

Aterabidea ez da auto elektrikoetan edo bioerregaiak erabiltzen dituzten kamioietan, haien kopurua arrunt guttitu behar da, garraio publikoak, treinez edo itsasontziz merkantzien garraioak azkarki garatuz, gaur egun Notre Dame des Landes aireportuan edo AHT egitasmoan inbertitzen den diruarekin… eta karbono zerga birbanatzaile bati esker ere.

Ez dira oihanak erosi behar eta milioika hektarea lur pribatizatu behar hegoaldeko herrietan, iparraldeko herrietan beti gehiago kutsatzeko ahalmena emaiten duten karbono kredituen lortzeko.

Pentsamoldeak aldatu behar dira, ahal bezain fite bukatu behar dugu sistema honekin, bere funtsezko logika delarik produktuak ekoiztea beti gehiago saltzeko eta ez egiazko beharrei erantzuteko. Logika horrek ondorio saihestezina du: beharrak sortzen ditugu beharrik ez delarik, ekoiztuak diren produktuen iraupena mugatzen dugu… azken finean gure ekoizpen heina hain gora den non jadanik planeta bat eta erdi “kontsumitzen“ dugun urtean, jakinez denek ulertzen ahal duguna: ez dugu ordezko planetarik!

Horregatik Cancon-eko kontra gailurra antolatua izan da. Cancun-eko gailurrak, sistema aldatu behar dugula eta ez klima ozenki aldarrikatzea ahalbidetu du.

Besteak bezalakoa ez den bataila bat:

Bataila klimatikoa beste batailetarik ezberdina da, denak batak besteak bezain garrantzizkoak badira ere neo-liberalismo dominatzaile eta kapitalismo suntsitzalileak hain gaizki tratatzen duen gure eguneroko bizian. Klimaren aldeko bataila, orain jokatzen ari da, eta galduko da edo irabaziko da datozen urteetan, baina zoritxarrez bataila galtzen badugu, ezingo dugu ondotik berriz jokatu.

Erretreten aldeko bataila galtzen ahal da momentu zehatz batean eta beste batean, ondotik, irabazten ahal. Baina klimaren bataila galduz geroz, behin betiko moldean izanen da. Eta klimaren geldi ezinezko aldaketak sakonki aldatuko ditu beste bataila guzien parametroak.

Horrez gain, justizia klimatikoaren aldeko borrokak badu beste berezitasun bat : mundu mailako ber bataila garrantzitsuan iparraldeko eta hegoaldeko populuak, egutegi eta estrategia partekatu batean batzen ditu. Cancon eta Cancun-en arteko duplex-a errealitate horren sinbolo ederra izan da eta emozioz beteriko momento bat. 600 pertsonatik goiti zituen gela batean iragan da, Cancon-eko kontra gailurraren estreina bazelarik 8 oren iragana zela.

Cancon-en Cécile Duflot, Catherine Grèze eta José Bové (Europe Ecologie-Les Verts-eko kideen), Martine Billlard eta Gérard Boulanger (Parti de Gauche-eko kideen), eta Philippe Martin, ingurumenaz arduratzen den PSeko idazkari nagusi ordearen presentziak erakusten du frantses estatuko ezkerraren parte batek larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren erronkak serioski kontsideratzen dituela.

Inoiz baino gehiago segitu behar:

Gure lana jarraitu behar dugu konzientzia hartze horren zabaltzeko eta molde erabakigarrian aitzinatzeko klimaren beroketaren kontrako akordio haundi nahi, behar garri, eraginkor eta zuzen baten alde mundu mailan den indar harremanan. Hori guzia ber denboran agro-erregaiak, nuklearra, MDP (edo Garapen Garbiaren aldeko Mekanismoak), karbono kreditoak ahalbidetzen dituen lurren pribatizazioa, etabarrak diren aterabide faltsuak baztertuz
Justizia klimatioaren aldeko nazioarteko mugimendua egun guziz ari da eraikitzen eta azkartzen gero eta indar gehiagorekin. Hori, gure munduko eta jendarteetako pobreenen engaiamendu finkoarekin lortzen da jakinez haiek direla eta izanen direla aldaketa klimatikoaren ondorioen lehen biktimak, eta horri adaptatzeko gaitasunik guttiena ukanen dutenak.

Trantsizio sozial eta ekologiko baten alde!
Sistema dugu aldatu behar, eta ez klima!
Baionan, 2010eko abenduaren 5an Bizi !-ren Koordinaketa

Iragarpen garrantzitsua :

Petrolio merkearen garaiaren bukaerak (Hubbert-en gailurra) eraginen duen iraulketaz eta beroketa klimatikoaz formakuntza asteburua Heletan iraganen da 2010eko abenduaren 17, 18 eta 19an.

Egitarau zehatza aurkituko duzue webgune honetan. Urririk den formakuntza hori Bizi!-ren kide berrieri eta beste kideeri zuzendua zaie bereziki, bainan deneri idekia da bixtan da. Ainitz irakurtzen eta ikasten den asteburu horretan, besta egiteko mementu goxoak izanen dira ere, elgar hobeki ezagutzeko denbora ukanen dugu baita ere. Bertan lo egiteko eta jateko posibilitatea bada.

Xehetasunak eta izen emaiteak 05 59 25 65 52 telefono zenbakirat deituz edo info@bizimugi.eu.