Bizi !

Bizi!k bere egintza azkartzen du

Bizi ! mugimenduak bere urteko Biltzar Nagusia gaur, martxoaren 1an, larunbatarekin, Baionan bururatu du.

Bizi!ren Biltzar Nagusian mugimenduko 81 militantek parte hartu dute, eta ohizko txosten moral eta finantzarioaren aurkezpenarekin hasi da. Mugimenduaren urtea mamitsua izan da, bereziki klima-energia arloko herriko hauteskundeetarako tresna kutxaren argitaratzearekin bai eta ere hainbat ekintzekin garraioaren edo kontsumo arduratsuaren arloetan. Bizi!ren egintzak argiki beste maila batera pasa dira Alternatiba-ren antolaketarekin eta prozesu horrek ukan dituen ondorioekin Euskal Herri mailan bai eta ere Nazioarte mailan (ikus: bizimugi.eu/fr/alternatiba-se-renforce etabizimugi.eu/fr/naissance-coordination-alternatiba).

Biltzar Nagusiak jarraitu du tailer batzurekin non gai ezberdinak landuak izan diren: ekoizpenen eta enpleguaren bertokiratzeari buruzko kanpaina baten prestaketa, edo, logistika gaien kudeatzeko komisio baten sortzea mugimenduaren galtzarrean. Tokiko talde bat behar litaike sortu datozen hilabeteetan Barnekaldean. Lan egutegi bat, 2014 urtetik 2015 urte hastapena arte doana onartua izan da.

Biltzar Nagusi honen azken parteak prestatu du herriko hauteskundeen karietarat, lehen itzulia aintzin eta bi itzulien artean eramana izanen den komunikazio kanpaina. Kanpaina horren helburua da Euskal Herriko hautesleen informatzea Trantsizio energetikoaren Itunaren eta Klima-Energiari buruzko Herriko hauteskundeetako Tresna Kutxaren inguruan zerrenda ezberdinek hartu dituzten engaiamenduetaz.

Gaualdi garrantzitsu bat antolatua izanen da, asteazkenan, martxoaren 12an, non Trantsizio Energetikoaren Itunaren izenpetzerat agertuko diren hainbat zerrenda buru. Arratseko 18:00etarik goiti iraganen da Lapurdi gelan, Uztaritzen, publikoaren eta prentsaren aitzinean.

Bizi!k 279 kide ditu 2014eko otsailaren 26an. 2013ko apirilaren 6an aldiz 224 kide zituen, hots 55 kideko emendatzea ezagutu du urte bat baino gutiagoz. Bizi! mugimenduak bere 5. urteurrena ospatuko du aurten eta bere kide kopuruaren emendatze erregularra ezagutu du bere sortzetik geroz, hots 2009tik geroz. Hara nola: 20 kide 2009ko uztailean, 70 kide 2009ko urrian, 110 kide 2010eko urtarrilean, 152 kide 2011ko apirilaren 7an, 175 kide 2012ko martxoaren 17an.

Azkenik, Bizi! mugimenduaren egunerokotasuna kudeatzen duen instantzia den Koordinaketa berri bat bozkatua izan da. Ondoko 47 pertsonetaz osatua da (24 gizon eta 23 emazte) :

Malika Abidallah, Baiona

Nathalie Ampo, Angelu

Elise Bancon, Biarritze

Florent Beck, Heleta

Cecile Boulan, Bidarte

Olivier Bounhoure, Ondres

Ainize Butron, Baiona

Barth Camesdescasse, Mugerre

Xabi Camino, Senpere

Manu Castagnet, Hazparne

Geneviève Chotro, D.Lohitzune

Aña-Mari Costera, Irissari

Redg Dacharry, Baiona

Séverine Duchène, Baiona

Benoit Egloff, Baiona

Nicole Etchegoyen, Baiona

Txetx Etcheverry, Baiona

Marie Erramouspe, Angelu

Nicolas Goñi, Urruña

Iban Grossier, Hiriburu

Xabier Harlouchet, Irissari

Maialen Hegi, Baiona

Mano Heu, Baiona

Cyrille Hvostoff, Angelu

Mattin Ihidope, Baiona

Mathieu Iriart, Angelu

Jean-Pierre Joignant, Bokale

Marianne Jue, Iholdi

Adrien Kempf, Baiona

Magali Lartigue, Ezpeleta

Nathalie Lebreton, Baiona

Eric Lecoutre, Baiona

Stéphanie Mariaccia, D. Garazi

Lore Marguiraut, Hiriburu

Max Melin, Mugerre

Natacha Montaulieu, Tarnos

Yannick Montaulieu, Baiona

Camille Ogouz, Angelu

Jon Palais, Orist

Alice Pere-Escamps, Arrangoitze

Maxime Rademacher, Baiona

Sabrina Raveta, Mugerre

Marion Real, Angelu

David Regnier, Baiona

Louise Ropars, Baiona

Charlie Urrutiaguer, Angelu

Sandrine Voiement, Urketa

Loturik diren argazkiak erabiltzeko behar dituzuen eskubide guziekin dira