Bizi !

Bizi!, sekulan baino biziago!

Bizi! mugimenduak bere urteko Biltzar Nagusia gaur, apirilaren 4an, larunbatarekin, Baionan bururatu du.

Bizi!ren Biltzar Nagusia aintzineko urteari buruzko ohizko txosten moral eta finantzarioaren aurkezpenarekin hasi da. Mugimenduaren urtea biziki mamitsua izan da, bereziki Herriko Etxeen mailako Klima-Energiari buruzko Trantsizio Itunarekin, PEPS gauza ezberdinen partekatzeko sarearen esperimentazioarekin, Zokoako alternatibaren antolakuntzarekin, « Gure 26 milioiak autobusentzat, eta ez AHTarentzat » kanpainarekin, etab. Bizi!ren lana ere biziki garrantzitsua izan da maila globalean: Alternatiba prozesuaren kudeakea Estatu frantsesan eta Europan, COP21aren perspektiban martxan ezartzen ari den mobilizazioaren prestakuntza, “Kutxa-Zerga” kanpaina, Société Générale / Alpha Coal-ari buruz irabazi den kanpaina, HSBC-ri buruzko ekintza, etab. Tokian hasi diren hainbat iniziatiben ondorioak biziki haundiak izaiten ahal dira, zeren gaur egun badira 110 Alternatiba talde, hainbat lurralde ezberdinetan, jakinez haietarik batzuk ehundaka laguntzaile biltzen dituztela.

70 pertsona berrik Bizi!ri beren kidetza eman diote joan den urtean, Bizi!ren kide kopuru orokorra 350-etarat eramanez. Bi tokiko lan talde sortu dira: Bizi! Barnekalde eta Bizi! Xiberoa.

5 000 km klimaren alde:

Biltzar Nagusian pundua egina izan da Bizi!k edo Alternatiben Koordinaketak martxan ezarri dituzten hainbat lan ildo nagusiri buruz. Hara nola, Alternatiba Itzulia presentatua izan da zehazki: Baionatik partituko da, ekainaren 5ean eta Parisera helduko da irailaren 26an, Europako 6 Estatutan 5000 km-ko ibilaldia egin ondoren, larrialdi klimatikoari buruz jendartea sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko xedearekin, eta trantsizio ekologikoa eta soziala martxan ezartzen dituzten alternatiba zehatzak aintzinean emaiteko.


10 000 enplegu klimatiko Ipar Euskal Herrian?

Ber denboran azken hilabeteetan Bizi!n garatu den proiektu garrantzitsu bat aipatua izan da. Hain xuxen ere Jose Ramon Becerra ingeniariak egin duen ikerketa, Ipar Euskal Herrian, politika klimatiko haundi nahi batek sortzen ahal lituzken enplegu kopuru eta motei buruz. 10 000 enpleguren sortzea aintzin ikusia da, jakinez 15 883 enplegu galdegile badirela gure lurraldean A kategorian. Ikerketa hori aurkeztua izanen da lehen aldikotz eta esklusibitatean, osteguna honetan, apirilaren 9an, 20:30tan Ainiza-Monjoloseko Laborantza Ganbaran, eta ostirala honetan, apirilaren 10ean, 19:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan (Baionan). Publiko zabala eta Iparraldeko bizi politiko, ekonomiko, sozial, kulturaleko bai eta ingurumen arloko aktore ezberdinak ongi etorriak dira, eta gomitatuak dira beren iruzkinen gehitzerat ikerketa honek plazaratzen dituen proposamen eta estimazio ezberdinei.

 

Bizi!ren Koordinaketa berri baten bozkatzea:

Azkenik, Bizi! mugimenduaren egunerokotasuna kudeatzen duen instantzia den Koordinaketa berri bat bozkatua izan da. Ondoko 39 pertsonetaz osatua da (20 gizonez eta 19 emaztez) :

Natalie Ampo

Marie Arthuis

Nicolas Balerdi

Eneko Bellan

Ainize Butron

Barth Camesdescasse

Manu Castagnet

Helène Cousin

Redg Dacharry

Joana Detchart

Elise Dilet

Pierre Driollet

Sèverine Duchène

Claire Dutrillaux

Regis Eneriz

Txetx Etcheverry

Iban Grossier

Roger Harguindeguy

Melody Haristoy

Xabier Harlouchet

Maialen Heguy-Luku

Mano Heu

Mattin Ihidope

Adrien Kempf

Magali Lartigue

Eric Lecoutre

Gisèle Lougarot

Natacha Montaulieu

Yannick Montaulieu

Camille Ogouz

Jon Palais

Alice Pere-Escamps

Max Rademacher

Sabrina Ravetta

David Regnier

Louise Ropars

Fabienne Sudriaux