Lurraren Nazioarteko Eguna
Klimari buruzko mundu mailako gailurra
Bizi eta Txirrind’Olak,
klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa,
zalutzera deitzen dute
Ostegun honetan, apirilaren 22an, 10:30ean, auto gidariek, harriturik ikusten ahal zituzten beren bizikleta bidea loturik zaramaten 3 bizikleta BAB hiribideko Butte-aux-Cailles biribilgunean itzulika. Lehena klimaren aldeko nazioarteko bozeramailea den Greta Thunberg irudikatzen zuen emazte gazte batek gidatzen zuen, ber denboran Estatu Batuetako Joe Biden Presidentearen eta Jean-François Irigoyen, Euskal-Aturri Mugikortasunaren Sindikatuaren lehendkariaren maska zeramaten bi bizikletarik jarraitzen zuten.
Bizi elkartearentzat eta Txirrind’Ola Bizikleta Tailerrarentzat manera bereziki ikusgarria izan da oroitarazteko Joe Bidenen ekimenez antolatua den Klimari buruzko mundu mailako gailurraren egun berean, aldaketa klimatikoari aurre egiteko aterabideak beharko direla nazioarte mailan bai eta ere tokiko mailan eraiki. Alabainan, tokiko mailan topatuko dira berotegi efektuko gasen murrizteko palanka nagusien parte handi bat.
Engaiamendu fermu bat BAB hiribideko bizikleta bidearentzat
Ber maneran, parada izan da, BAB hiribidearen bizikletentzat antolatzeko galdera erabakigarria berriz aipatzeko. Bizi eta Txirrind’Ola bizikleta tailerra, urte bat pasa ekintzak eta mobilizazioak gauzatzen arizan dira arlo hortan. Bi elkarteek Baiona, Angelu eta Biarritze lotzen dituen bide nagusi horrentzat, segurua den bizikleta bide bat aldarrikatzen dute. Mugikortasunaren Sindikatuak koronapistak kendu dituelarik, Sindikatuaren lehendakariak publikoki engaiamendua hartu zuen 2020ko urriaren 13an: «ikerketa bat plantan emana izan zedin, bide nagusi horren luzaera guzian 2022ari so bizikleta antolaketa bat plantan emana izaiteko». Engaiamendu hori zehaztua izan da Jean-François Irigoyen jaunak bi elkarteei luzatu dien gutunean, bertan azpimarratzen baita Mugikortasun Sindikatuak «jadanik BAB hiribidean bizikleta antolaketa bati buruz gauzatze ikerketa bat hasi duela» eta «antolaketa horren finantzaketan parte hartuko duela, 2021eko lehen urte erdiaren bukaeran bozkatua izan behar litaiken parte hartze araudi berriarekin lotura egina izanen delarik». Sindikatuaren lehendakaria gutun horretan engaiatzen da «BAB hiribidearen luzaeran bizikleta antolaketa horren ezartzea, 2021/2026 agintaldi hasierako lehenetsiak diren proiektuetan, ene kideen aitzinean defendatzea»
Biziren eta Txirrind’Olaren lana balioztatzen duten hainbat etapako garaipen
Txirrind’Ola bizikleta tailerrak eta Bizi elkarteak, bakoitzaren ezaugarriei lotuak diren baina elkar osatzen duten beren estrategi berezien balioztatzea lortzen duen etapako garaipen berri bat ikusten dute. Lehen erakundeak proposamen eraikigarriak, defentsa argumentazioak; bigarrenak mobilizazioak, ekintzak eta interpelazioak. Ber biribil-bidean emana izan den prentsa aitzinekoan, bi erakundeek azken 3 urteetan amankomunean eraman ekintzaren bidez lortu aitzinatze zehatzen bilan baikorra baina arras eskasa egin dute: BABko bizikleta bidearen kasuan aitzinatzea, Baionan, bi-norabide dituen bizikleta bideen lorpena (Paulmy etorbidean edo ZUP-a hiri-barnea lotzen duen bidean); Maréchal Soult hiribidean, bizikleta eta autobus bidearen itzulera; Tram’bus-aren 2. linean bizikletaren problematikaren konduan hartzea, 1. linean ez zelarik konduan hartua izan; proiektu berri eta zehatzak bai eta hitzartze xede berriak Baionaren kasuan…
Mugikortasun Planari buruzko inkesta publikoan parte hartzeko deia
Baina BABn eta oro har Euskal Herrian ainitz lan bada egiteko, eta 2 elkarteek beren kide eta laguntzaileak deitzen dituzte aktiboki parte hartzera apirilaren 22an Euskal Elkargoaren Hiri Bidaien Planari buruz, hots Euskal-Aturri Mugikortasun Planari buruz idekiko den inkesta publikoan.
Bizi elkarteak, bere aldetik ere deitu du, Metamorfosi Ekologikoaren Itunan den mugikortasunari buruzko engaiamenduaren errespetatzea, horretarako salatuz Mauleko auzapez berriaren jarrera, azken honek, bere herrian zen bizikleta bide bat kenduz, izenpetu zuen Itunaren engaiamendua urratu du.
Lehen aldia Ipar Euskal Herrian: L228-2 artikuluaren ez errespetatzea Auzitegi Administratiboaren esku utzia
Ber maneran, Bizik ezagutarazi du Biarritzeko Herriko Etxearen kontra plantan eman duen desmartxa luzea, eraikia izaiten ari den Connecteur eremuaren inguruan, Kennedy hiribidearen arraberritzean bizikletentzat antolaketarik ez dela salatzeko. Antolaketa eskas horrek ez zuen bakarrik urratzen Bizikleta Plana eta lehengo Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Hiri Bidaien Plana (PDU), gaur egun indarrean dena, baina ber maneran ere Ingurumen kodearen L228-2 artikulua urratzen zuen. Bizik, Paueko Auzitegi Administratiboaren esku utzi du Kennedy hiribidearentzat antolaketa baimena eman duen Biarritzeko Herriko Etxearen kontra Herriko Etxearen erabakiaren ezeztatze galdea. Hori lehen aldikotz gertatzen da Ipar Euskal Herrian. Ber denboran, elkarrizketa eta elkarlan harreman bat plantan eman da Biarritzeko herriko etxeko talde berriarekin. Azken honek, aitzineko herriko etxeko gehiengoak sortu eta negoziatu zuen txostenari jarraipena emaiten dio, eta Bizi! elkarteak proposatu dizkio bizikleta bideak konduan hartzen eta L228-2 artikulua errespetatzen duten antolaketa alternatibo gertakizunak. Biarritzeko Herriko Etxea engaiatu da baimenaren aldatzea, eta horrek erran nahi luke Bizi! elkarteak ezeztatzen ahalko duela bere errekurtsoa.
Euskal Elkargoko hautetsiei, Departamenduari eta Prefetari deia
2 elkarteek deia luzatu dute Euskal Elkargoko hautetsi guziei, bai eta ere Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, mugikortasun eztiei buruz lurraldeen trantsiziorako baliabide garrantzitsua den Ingurumen kodearen L228-2 artikulua sistematikoki aplikatu dezaten. Bizik ez du dudarik ukanen, artikulu hori ez delarik errespetatua izanen, kasuak auzitegi administratiboaren esku uzteko. Pirinio-Atlantikoetako Prefetari hertsatuki galdegiten diote dena plantan emaitea artikuluaren aplikatzea errespeta dezan, eta sistematikoki errekurtsoa pausa dezan lege-artikulu hau errespetatzen ez duten Herriko Etxeen erabaki eta antolaketa baimenen kontra.