Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera?
Mundua lagunen artean berregitea, nire sukaldean, eta eguneroko jestu ttipiak, ez ziren aski gure planetako biziaren eta bizigarritasunaren suntsitzea ikustean sentitzen nuen haserrea eta ezintasuna lasaitzeko. Orduan, bizi naizen lurraldean ekintza konkretuetan sartzea beharrezkoa eta interesgarria iduritu zait.
Zer egiten duzu Begirale gisa?
Kazetak banatu, Hitza Hitzen gertakariak herrian afixatu, Itunari buruzko komunikazio ekintzetan parte hartu, eta hautetsiekin bildu, engaiamendu horien segitzeko eta kanpainako promesa hutsak ez direla segurtatzeko.
Zein dira lehen ondorioak?
Herritarren presentziari esker, Ituneko engaiamenduak ez dira bigarren mailan gelditzen. Herriko Etxearendako, gisa anitzeko aginduek, batzuetan kontraesankorrak izanez gainera, lehentasunak bistaz galtzea ekar dezakete. Beraz, partaidetza bat sortzen dugu, metamorfosiaren aldeko ideiei indar handiagoa emanez, behar bezain azkarra ez bada ere.
Zer ekartzen dizu holako engaiamenduak?
Gizartearen aldatzeko mugimenduan sartzeko modu konkretua da, Lurra errespetatzen duen bizimodu iraunkor baterantz. Horrek zentzua ematen dio nire hiritartasunari, nolabait lasaitzen nau, mundu bidezkoago baterantz aitzinatzen den komunitate baten barnean.
Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.