Bizi !

BAZINAKIEN? <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f9d0.png" alt="šŸ§" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> Bizikleta bideak denetanā€¦ legea errespetatua izan bazen!

Action pour demander le respect de l'article L.228-2 en 2020 Ć  Biarritz

LAURE legeak (Loi sur lā€™Air et lā€™Utilisation Rationnelle de lā€™Ć‰nergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo Departamenduek)Ā  molde progresiboan parada ukanen zuten, gauzatuak izanen ziren obren araberan, bizikletendako antolaketekin lurralde guzia saretzea. Alta, legea usu ez da konduan hartua izan eta oraino ere hala daā€¦ Alta, berriz baieztatua izana da eta zehaztua Ingurumenaren kodeko L228-2 artikuluan LOM Mugikortasunen Orientatzeko Legearekin:

Ā«Autobide edo errepide lasterrak ez diren hirietako bideen obratzeen edo arraberritzeen karietara, plantan emanak izan behar dira bizikletendako bideak, bazterbideak, bide berdeak, topaketa guneak edo bide bat duten norabide bakarreko galtzadentzat, lurreko markak zirkulazioaren behar eta hertsaduren arabera.Ā»

Hirietako bideak aipatzean, ez dira bakarrik hirietan diren bideak konduan hartu behar. Botere arautuak eta juje administratiboak, hainbat aldiz baieztatu dute ulertu behar dena dela Ā«artikulu hau hiriguneetan aplikatzen dela, errepide kodeak dion moduan, edozoin izanikan herriaren neurria eta edonor sarearen arduradunaĀ». Horrela, herri guzien kontua da lege horren errespetatzea, bidea herriko mugen barnean den heinean, hots, herriaren izenarekin doazen bide seinaleen artean, eta zirkulazio publikoari idekia den heinean.Ā 

Iraganean berdin interpretatua izan da bizikletendako antolaketak gauzatuak izan behar zirela zirkulazioaren behar eta hertsaduren arabera.Ā  AltaĀ  2020ko azaroaren 30eko erabakiaz Estatu Kontseiluak Ā Ā gaia argitzen du eta baieztatzen du L228-2 artikuluak behartzen dituela kolektibitate publikoak bizikleta bide baten sortzera obrak badirelarik. Kolektibitateek duten hautua da zer antolaketa mota plantan eman nahi duten ikustea baina ez antolaketa bat plantan eman behar den edo ez.Legearen urratzea azkenean geldi dadin, Bizik animatzen ditu herritarrak obra proiektu bakoitzarentzat bide antolaketak aintzin ikusiak diren segurta dezaten eta hala ez diren kasuak ohartaraz ditzaten.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: