Emmaüs Lescar herrixkako eta Bizi! euskal mugimendu altermudialistako 17 kidek parte hartzen dute haiek ere nazioarteko baraualdian, Paueko Société Générale-aren agentzia bat okupatuz. Ekintza hori, Hexagonoko beste agentzia batzuetan burutua ber momentuan, Amis de la Terre-France, Attac-France eta Bizi !-k eremaiten duten kanpaina baten barne da. Société Générale-ak Alpha Coal Australiako ikatz ustiaketa proiektuari ekartzen dion sustengua salatzea du helburu. Gutun bat (klika hemen irakurtzeko) Agentziako zuzendariari emana izan zaio.
La Société Générale-ak proiektu hori sustengatzen du egingarritasun ikerketetan eta diruztatze bilaketetan rol aktiboa ukanez. Nahiz eta diskurtso ederrak dituen Société Générale-ak nahasketa klimatikoaren borrokatzeko garrantziaz, egiazko bonba klimatikoa lehertaraztea lagunduko luke, gizadia osoa kaltetuz.
Heldu den larunbat huntatik goiti abenduaren 6an, Liman iragaiten den nazioarteko klimaren gailurraren 2 asteen denboran gertatuko dira beste ekintza batzuk Hexagonoko beste hiri batzuetan Société Générale-ari galdegiteko proiektutik atera dadin. Baionan hitzordua emana da Société Générale-aren eskualdeko zuzendaritzaren aintzinean 11:00etan picketing ekintza (pankarta batzuekin itzulikatzen dira herritarrak, isiltasunean ala txistuekin) baten egiteko.