Bizi !

Bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasunak

Ipar Euskal Herriko berotegi-efektu gasen isurketan bigarren postu lodiena garraioarena da (pertsonen eta merkantzien garraioarena), emisio orokorren herena ordezkaztuz.

«Bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasun guzien alde ekitera» da 2020ko Metamorfosi ekologikoaren Itunaren lehen engaiamendua.

Alta, oraindik herri gehiegik legea urratzen dute. Sobera usu konduan hartua ez den lege horrek dio bide berri edo bide arraberritze baten egiterakoan, bizikleta egokitzapenak aurreikusi behar direla. Huna zergatik Bidarte, Hendaia, Maule, Muskildi eta Mugerreko herriek malus bat eskuratu duten.

Ber tratamendua ukan dute Angelu, Biarritze eta Donibane Lohizuneko auzapezek koronapisten kentzeagatik, ordezko antolaketarik proposatu gabe.

Gai horretan, eraldaketaren bataz-besteko nota 0,3 / 4 da. Notak tartekatzen dira -0,4tik (herriak egin ekintza klimatizida) 1era. Baiona edo Hendaiaren gisara herri batzu beren bideak antolatzen hasten dira eremu publikoaren beste partekatze modu batentzat.

BEHAKOA: DENA AUTOARENTZAT, OSASUNA ETA AIRE KALITATEA

Bideko garraioa, azoto oxido hedapenaren eragile nagusia da eta airearen kalitatea txartzen duten zatiki meheak ere sortzen ditu. Munduko Osasun Batzordeak (OMS) erreferentziazko mailak apaldu berri ditu jendartearen babesteko inguruko airearen kutsadurarekiko.

Alta, BABko gaur eguneko kontzentrazioneek 9 kasik sistematikoki gainditzen dituzte ereduzko baloreak izan NO2 rentzat edota zatiki meheentzat (PM 10 eta PM 2,5) funtsezko kutsadurari doakionez, osasunarentzat kaltegarriena: minbizia, kardiobaskular edo hats patologiak, edota neurologia arazoen gisako eritasun kronikoen garapena edo larriagotzea eragiten dute.

Arrazoi bat gehiago laster gure mobilitatearen eraldatzeko!