Bizi !

Baiona / Donibane Garazi Eskualdeko Tren Espresa linea: Itsasuk bere geldialdia nahi du! (Bideoa)

Duela zonbait urte, trena Itsasutik pasatzen da baina ez da herrian gelditzen. BizirenGarraiobide Alternatiboen Aldeko taldeak eta 40 bat itsasuarrek Itsasuko geltokian bideo bat grabatu dute, geldialdi honen berriz plantan ematearen galdatzeko. Parte hartzaile guzien harridura sortuz, trenak geldialdi bat egin du, aldarrikapenari elkartasuna adieraziz! Ekintza honek, 2000 biztanleko herrian, 500 sinaduratik goiti bildu dituen joan den urtean hasitako herritar petizioari segida ematen dio. Beharra argia da, bai goizero Baionara autoz doazen herritarrentzat, bai eta Itsasutik pasatzen diren eta Pas de Roland ibarra autoz gainditzen duten turistentzat.

Trenbide hori gastu handiak lagun arraberritu zuen Eskualdeak 2015ean, Euskal-Aturri sindikatuaren laguntzarekin. Geldialdi hau gaur egun arras kendua da, nahiz eta geltokiak kaia handia duen eta aparkaleku zabala bidaiarientzat. Jadanik baden geltoki batean geldialdirik ez izatea zentzugabekeri ekonomikoa da, jadanik finantzatua den garraiobide alternatibo bat delako.

BABera goizez eta arratsez heltzeko autoen trafikoa beti gora doan testuinguruan, kalitatezko garraio publikoan sarbidea ukaitea gero eta beharrezkoagoa da. Donibane Garazi / Baiona lehenestekoa den ardatza da, eta ondorioz, hobetu beharrekoa zerbitzu aldetik, bai eta maiztasunaren aldetik.


Trenaren aldeko 2021eko suspertze plan nazional historikoak helburu nagusi gisa iragartzen du lurraldeko zerbitzu fina segurtatzen duten linea ttipien babestea eta azken hauen garatzea. Behar hori da hemen gaur egun biztanleen zati handi batek adierazten duena, eta ez dute amore emanen!

Bizi! elkarteak bat egiten du Itsasuarrekin eskualdeari galdatzeko geldialdia berriz plantan emateko galde hau serioski azter dezan eta pixkanaka maiztasun handiagoa proposa dezan, Ipar Euskal Herriko tren eskaintzari zinezko bultzada emanez.

Esteka honetan aurkituko duzue Itsasuko geltokian Kanalduderekin grabatu bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=O35vsW5eASg