Igande honetan, uztailaren 5ean, 460 bizikletarik estreinatu dituzte BAB etorbideko eta RD810eko koronapista deitu behin behineko bizikleta bideak, bai eta ere Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek eraman hainbat mobilizazio eta aldarrikapenen fruitua den Baionako Paulmy etorbidean den behin betiko bi-norabideetako bizikleta bide berria.
Bi elkarteetako bolondresek kudeatzen zituzten bizikletari taldeak antolaketa eta segurtatze lanak berrikitan bukatuak dituzten eta azkenean ideki diren bizikleta bide berrien ezagutzerat joan dira. Eta ondotik,berriz topatu dira Errepublikako Plazan, Baionan, elkarrekin azken kilometroaren egiteko eta Baionako Merkatu aitzineko plazan bukatzeko bertan zen banderolaren aitzinean: “Des pistes pour le monde d’après ! Mundu berriari ireki bideak!”. “Herritar Txirrind’inaugurazio” hau burutu dute frantsesez eta euskaraz iragan diren hitz hartzeek.
Bizi! Elkarteko Teresa Gonzalez Costa-rentzat: “Osasun eta klima larrialdi egoera honetan, gure hirietako auzapez eta hautetsi berriei bizikleta politika indartsu eta eraginkorrak har ditzaten eskatzen diegu. Beharrezkoa da berotegi efektuko gasen eta atmosfera kutsatzeileen isurketak ahal bezain bat ttipitzea. Horretarako, BAB eta Ipar Euskal Herriko auzapez berriek behar diren neurri guziak hartu behar dituzte datozen kargualdia, gure herri eta hirietan, mugikortasun ez-karbonatuaren eta seguruaren aldeko iraultzarena izan dadin. Hautetsi eta herritarrak, denen artean ausart gaiten aldaketaren kausitzeaz. Atera gaiten, gure jendarteak, gure hiriak eta biziak eraldatu eta jasangarria ez den eta suntsitzailea den sistemaren menpe utzi dituen osoki autoaren alde doan sistematik. Bestenaz, datozen belaunaldiek arriskua badute gaur egungo geldirik egoeta izigarri kario pagatzerat, eta hori ez digute barkatuko!”
Txirrind’Ola bizikleta tailerreko Beñat Blazquez Berasarte-en arabera: “BAB etorbidea, RD810a eta Aritxaga etorbidea hirigunearen ardatz egituratzaileak dira. Xahalak, itzulingururik gabekoak, bide idealak dira egunerokoan bizikleta erabilzen dutenentzat eta etxetik-lanerako bidearentzat. Jakinez %44an autozko bidaiak 3km baino guttiago egiteko direla BABn, AUDAP-ek 2010ean egin duen menaiu-mugikoratsuna inkestaren arabera, antolaketa horiek egunerokoan egiten diren joan-etorrien zati handi bat beren ganatzen ahal dute. Horren bidez, atmosferako kutsaduraren, harrabots trabagarrien eta berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzea ahalbidetuko da. Gure bi elkarteek bizikleta plana anbiziotsu eta koherente baten bai eta zerbitzu maila handiko bizikleta bide behin betikoen laster plantan emaitea aldarrikatzen dute, horren bidez herritar bakoitzak, segurtasun osoan, BABn gaindi joan-etorrien egiteko molde gisa bizikleta hautatzeko ahala ukan dezan.”
Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek iraileean beran, BABko auzapezekin eta Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin topatzerat galdegiten dute Bizikleta Planari buruz bai eta bizikleta elkarteen eta gai horretaz ari diren zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana hobetzeko plantan emaiteko prozedura bati buruz elkarrizketatzeko.