Bizi !

Angelu: Bizik Txirrindiraultza batetara deitzen du, larunbatean, irailaren 25ean, 15:00etan

Bizi! elkarteak, larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angelun, Txirrindiraultza batera deitzen du herri eta elkargo mailako mugikortasun eztien aldeko funtsezko politika baten alde. Nahasmendu klimatikoa hor dugu eta haren borrokatzeko tokiko palankak gure esku dira. Baina Angeluko auzapeza den Claude Olive-ek ez du deus egiten erronka klimatikoari behar den neurrian aurre egiteko: bere herriaren bizikletaren arloko politika, momentokotz nigargarria da.  

Bizi! elkarteak irailaren 25ean, larunbatez, Angelun elkarretaratze handi batetara deitzen du, Txirrind’iraultza zabal baten egiteko, bertan mugikortasun aktiboen aldeko herri eta elkargo mailako funtsezko  politiken aldarrikatzeko. Elkarteak Angelu eta BABn gaindi bizikletentzat antolaketa segurtatu gehiago galdegiten ditu, berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko, herria bizigarriagoa bilakarazteko eta karbono neutraltasunaren bidean den politika baten lortzeko xedearekin. Mobilizazio hori Estatu mailan  Alternatiba sareak antolatzen duen Txirrind’iraultza egunaren karietara antolatua da, herritarrek  klimaren erronkari erantzuteko egokia den mugikortasun eztien aldeko politiken beharra azpimarratzeko xedearekin. 

Berrikitan iragan diren hondamendiak, Australian iragan diren tenperatura igotze bortitzak, Alemanian eta Belgikan izan diren ezohiko uholdeak, eta hurbilago, Vedado de Eguaras-eko suteak, hondamendi klimatikoa hor dugula erakusten duten proba argiak dira. Milioika pertsonen biziak eta jendarteek behar dituzten bioaniztasunaren zati handi bat mehatxatzen ditu. Pertsona baten gatik hasi Xibertako oihaneko sutea, duela urte bat iragan dena, egun hortan ziren tenperatura handiek (+41°C hain xuxen ere) indartu dute, eta klima aldaketari lotua den gertakari adierazgarri bat da, ezin dugu  gehiago ez ikusiarena egin, zeren horrela nahasmendu horiek zalutuko ditugu. 

 “Planeta honetako jendeen bizia mehatxatzen duten hondamendi klimatikoaren aitzinean, politiken aldaketa erradikal eta berehalako bat behar dugu, tokiko mailan bai eta ere mundu mailan. Mugikortasun aktiboen aldeko politika eraginkor eta koherente baten plantan emaitea premiazkoa da. Angelun, hortarik urrun gira!” dio  Thibaut Godin Biziren bozeramaileak.

2020ko Herriko Etxeetako eta Hirigune Elkargoko hauteskundeen karietara, hainbat herri engaiatu dira Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz 7 arlo ezberdinetan neurriak plantan emaiterat planetaren beroketa +1,5°C-en azpitik mugatzeko gisan. Engaiamendu haietariko bat mugikortasunei lotua da:  errepideen antolaketa, mugikortasun eztiei lehentasuna ematea, herriko errepide guzietan bizikletentzat egokitzeak antolatzea (bizikleta bideak, abiadura mugatzeak), garraio publikoaren garatzea… Claude Olive-ek,  Angeluko ​​auzapez hautatua izan den hauteskundeen karietara, Ituna sinatzeari uko egin zion. Nahiz eta mugikortasun eztien sustatzeko xedea adierazi zuen, Claude Olivek eta bere taldeak ez dute ezer egiten,  edo, kasik deuse.

Bizik mugikortasun eztien eta garraiobide alternatiboen defendatzaile guziak, atzera biderik gabekoa den klima nahasmendua errefusatzen duen oro eta Iparraldearen metamorfosi ekologikoaren zale guziak, irailaren 25ean, 15:00etan Angelun bizikletez topatzera deitzen ditu. Aldaketa mundu osoan hasi da, Angelutik ere pasatu behar da! 

Aintzinetik eramana izanen den edo E egunean plantan emanen den antolakuntzan esku ukaldi baten emateko, izena eman hemen: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9