Euskal Herria Burujabe egitasmoaren karietara egiten den Jauzi berri honek Errigora ekimen herritarra hurbiltzeko parada emanen digu uztailaren 8an, larunbatarekin. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen egitasmo honek ezagutaraziko digu Politika arloan palanka edo altxaprima biziki eraginkorra. Argibideentzat eta autopartekatzean izena-emateko, ez duda eta sar harremanetan gurekin.
Nafarroako Jauzia, Politika arloan, Errigora egitasmoa ezagutzen: ERRIGORA EKIMEN HERRITARRA: EUSKAL HERRIA OINARRI ETA AUZOLANA LANABES
Bisita gidatua (itzulpena segurtatua ESP-> FR) uztailaren 8an, 10etarik 14k arte, Irunberrin, Nafarroan.
Euskal Herria Burujabe, urriaren 7 eta 8ko Baionako ekitaldia aitzin eginak diren 7 Jauzi tematikoen karietara!
Ondoko parte hartzaileekin:
Imanol IBERO, Oibarreko ardogilea, laborari biologikoa
Haizea LIZARBE, euskalgintzako tokiko erreferentea
Xanti KIROGA, Errigorako animazio taldekoa
Autopartekatzean abiatzea , uztailaren 8an, larunbatarekin, 7:00-7:30, abiapuntuen arabera, itzulpena segurtatua bertan. Abiapuntuetara itzultzea, 18:00 eta 19:00 tartean. Izena emateko, klika hemen!
Zazpi ekitaldi, jauziak izenekoak (euskal dantzei erreferentzia eginez), apiriletik irailera iragaiten ari dira Euskal Herriko zazpi probintzietan. Jauzi bakoitzak gai bat nabarmenduko du, metamorfosia aitzinaraziko duen angelu zehatz bat erakutsiz eta lurraldeko aktoreen lana aitzinean emanez. Urriaren 7 eta 8an Baionan iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren aitzin gustua!