Bizi !

26 erakundek deitzen dute larunbatean, martxoaren 7an, Baionan manifestatzera, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde

Ingurumenean eta berotegi efektuko gasen isurketan gure eragina ttipitzeko ekitea gero eta behar gorriagoa da. Herri hauteskundeak erabakigarriak izanen dira datozen sei urteetan gure lurraldearentzat beharrezkoa den metamorfosi ekologikoaren gauzatzeko. Herriko eta Elkargoko hautetsiek dute ahalbidetuko edo ez mugikortasun eztien garapena, jantegietako bazkarien tokiko hornikuntza, eskolen, haurtzaindegien, ospitaleak energia berriztagarriekin hornitzea,… Nahasmendu klimatikoari aurre egiteko aterabideen % 50 eta % 70 artean lurralde mailan atzematen dira!

Perspektiba horretan, Martxa Handi bat antolatua da Mauletik Baionara, martxoaren 2tik 7ra, astelehenetik larunbatera, martxoaren7an, 15:00etan Baionako Herriko Etxe aitzinean bururatuko delarik honako helburuak dituen manifestaldi handi, alai eta aldarrikatzaile batekin:

– hautagai diren zerrendak animatzea Ipar Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko Itunaren izenpetzera eta horren bidez, molde urgente eta deliberatuan ekitera, hautetsi bilakatzen badira, horiez arduratzeko tresna franko ukanen dituzten 7 gaitan: mugikortasun eztiak, garraio kolektiboak, energia berriztagarriak, ekonomiaren birtokiratzea, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menderakuntza, hondakinen murriztea eta ekonomia zirkularra, Euskoaren garatzea eta Klima Planaren gauzatzea.

– larrialdi klimatikoaren mezua zabalzea, publiko zabala, Herri eta Elkargo mailako hautagaiak sentsibilizatuz gure lurraldean gure berotegi efektuko gasen isurketaren ttipitzeko funtsezko behar larriaz.

– hautesleak deitzea, beren bozka eman aitzin, ea zerrendek Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu ote duten so egin dezaten (ikusi hemen: pacte2020.bizimugi.eu). Baitezpadakoa da herritarrak mobilizatzea hautetsientzat klima eta ekologia beren lehentasuna bilaka dadin. 2020ko Herri hauteskunduak epemuga erabakigarriak dira gai horiek hautagai guzien programen erdian ezartzeko. Horregatik, jendarte osoa deitzen dugu gurekin etortzera manfiestaldi handi horretara Baionara, larunbatean, martxoaren 7an 15:00etan, Baionako Herriko Etxe aitzinera, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldarrikatzeko.