Bizi !

2500 pertsonatik goiti Baionan urre meategien kontra

2500 pasa jende bildu dituen manifestaldi animatu batek Baionako karrikak zeharkatu ditu larunbata honetan, irailaren 16an.

Manifara deitu zuten hainbat erakundek (Stop-Mines EH, CADE, Inter-Amap, Bizi, ELB, Biharko Lurraren Elkartea, Idoki, Lurzaindia) zeramataen banderolaren atzean agertzen ziren Urre Meategien kontra argi eta garbi beren iritzia adierazi dituzten hainbat hautetsi (auzapez bai eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria barne).

Bizi!ren militanteek inguratzen zuten SudMine enpresaren burua den Vallier jaunak gidatzen zuen pala mekanikoak 2500 pasa manifestariz osatutako jende lerro luzea Lauga-tik Xaho Kaiara eraman du… Bizi!:ko kideek manifestariak eta herritarrak animatzen zituztelarik Vallier Jaunarek harremanetan sartzerat esku paper honen bidez.

Bizi!ren desfilea animatua bezain aldarrikatzailea zen lema ezberdinak argi eta garbi oihukatuak zirelarik. Manifestaldiaren bukaeran hainbat hizlarik berretsi dute amalurra dela gure altxorra eta urre meategiak diren proiektu zentzu gabe horren ezeztatzea lortu arte mobilizatzea egoiteko beharra.

M. Vallier ozenki deitzeko gomita egiten duen Bizi!k banatutako esku papera :

 

Manifestaldiko beste argazkiak :