Ehunka pertsonek parte hartzen duten argazki erraldoi batean igande honetan, uztailaren 30an, Baionako Bestetan, 12:30tan Paul Bert plazan.
Helburua? “Eta orain presoak” Parisen, larunbatean, abenduaren 9an iraganen den mobilizazioan parte hartzeko dei indartsu baten egitea. Alabainan, Apirilaren 8ko armagabetze egunaren ondotik Bakegileak pausu berri baten egiterat saiatzen dira eztitze eta baketze bidean.
Euskal Preso politikoak salbuespeneko justizia pairatzen ari dira: urruntze eta sakabanatze sistematikoa, larriki eri diren presoen kartzelan atxikitzea, penen laburtzearen edo baldintzapeko askatasunaren dretxoa dutenei .ezezko edo ukatze sistematikoa.. .
Egoera honeka sofrikarioa, frustrazioak eta tentsioak luzatzen ditu, eta hori segidan gelditu behar da, bake logikek segi dezaten eremuen irabazten Euskal Herrian.
Denek gure laguntza ekar dezagun erabakigarria den hitzordu honen arrakastan, eta ondorioz, parte har dezagun saldo handian abenduaren 9ko mobilizaziorako deia eginen duen igande honetako argazki erraldoian!
Denak Bakegile izan gaiten!